•
Naturklimak klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko terminologian espezializatutako euskarazko lehen hiztegiaren garapenean parte hartu du

Joan den urtarrilaren 26an, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna zela eta, Klima-aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren hiztegi berria aurkeztu zen. Hiztegi berri hau, klima-aldaketari lotutako arloetan euskaraz lan egiten duten profesionalentzako tresna berritzailea bat da.
UZEIk gidatutako proiektu hau hainbat erakunde adituren lankidetzari esker egin ahal izan da, hala nola Naturklima, AZTI, BC3 eta Ihobe eta Kutxa Fundazioaren laguntzari esker ere.
Klima-aldaketak eta trantsizio ekologikoak diziplina anitzeko eremuak hartzen dituztenez eta etengabe aldatzen ari direnez, termino berriak sortzen dira etengabe, oraindik datu-baseetan edo erreferentziazko hiztegi terminologikoetan agertzen ez direnak. Horregatik, baliabide honen helburu nagusia euskarazko hitz espezializatuak biltzea eta estandarizatzea da, erakundeek eta sektoreko profesionalek zehaztasunez eta zuzentasunez erabil dezaten.
Klima-aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren hiztegiak sendotu egiten du terminologia hori, euskararen erabilera zabalduz eta indartuz. Hiztegi berri honek 228 fitxa terminologiko ditu 4 hizkuntzetan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Honi esker, lau hizkuntza horietako edozeinetan egin daitezke bilaketak. Gainera, termino bakoitzarentzako definizio zehatza ematen da. Era berean, kontsulta eskuragarriago egiteko, edukia hainbat kategoria tematikotan egituratu da: Klima eta Klima Aldaketa; Ekintza Klimatikoa; Arintzea; Egokitzapena; Bidezko Trantsizioa; eta erreferentziazko akordioak, testuak eta erakundeak.
Hiztegiaren garapenak UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroaren kalitate-estandarrei jarraitu die.