HUB ENERGIA TRANTSIZIOA Energia trantsizioaren abantailak
- HASIERA
- Naturklima
- Behatokia
- Trantsizio berdea
- Karbono-funtsa
- Ikasgela
- Baliabideak
- Erronka klimatikoa
- Klima Aldaketaren Behatokia
- Txostenak
- Proiektu europarra
- Hub Ekonomia Zirkularra
- Hub Energia Trantsizioa
- Ohiko galderak
- Helburua
- KlimaBai! Programa
- Antzara Klimatiko tailerrak
- Z Belaunaldiko tailerrak
- Tresnak
- Glosarioa
- Zer da ekonomia zirkularra
- Eragileak
- Txostenak
- Zirkular Bat+
- Materiategi
- Negozio erronkak - Ekintegi
- Proiektu europarrak
- Zer da energia trantsizioa
- Eragileak
- Finantzaketa eta laguntzak
- Prestakuntza
Gipuzkoarako onurak
Gipuzkoak mendekotasun handia du atzerriarekin. Energia eredu berri bati esker, gure lurraldeak:
- mendekotasun apalagoa izango luke energia inportazioekiko;
- energiaren prezioek eragindako ekonomia urrakortasun txikiagoa izango luke;
- energia efizientzia hobetuko luke;
- CO2 tona gutxiago isuriko luke;
- aukera berriak sortuko lituzke eskualdeko enpresetarako;
- bertako enplegua sortuko luke.
Enpresentzako onurak
Hauek izango lirateke lortu nahi denaren tankerako energia trantsizioaren abantaila ekonomiko nagusiak:
- inpaktu positiboa industria biziberritzean;
- enplegua sortzea;
- negozio aukera berriak sortzea ETEentzat;
- enpresen errentagarritasun handiagoa;
- murrizketa nabarmena energiaren prezioan eta industria kostuetan;
- lehiakortasuna areagotzea;
- energia mendekotasun txikiagoa inportazioekiko, horrek eragiten duen kostu murrizketarekin;
- energia efizientzia handiagoa;
- energia gastu apalagoa etxeetan;
- beste diru iturri bat gehiago landaguneetan, eredu honek eskatzen dituen instalazioek eraginda.
Ingurumen onurak
Ingurumenaren aldetik erreparatzen badiogu, energia berriztagarriak:
- agorrezinak dira;
- garbiak dira, eta ez dute sortzen tratamendu nekezik eta garestirik;
- murriztu egiten dituzte CO2-a eta beste hainbat gas kutsakor, eta lagundu egiten dute klima aldaketaren kontrako borrokan;
- airearen kalitatea hobetzen dute;
- erkidegoen garapen jasangarria sustatzen dute.
Horren guztiaren ondorioz, klima inpaktua askoz ere txikiagoa da, eta lortu ahal izango dira administrazioek finkatutako helburuak, Parisko Hitzarmeneko helburuak betetze aldera.