COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

HUB EKONOMIA ZIRKULARRA Ekonomia linealaren desabantailak

 

 

Munduko estatu gehienetan nagusi den eredu ekonomiko tradizionalak funtsezko papera izan du industria iraultzaz geroztik izandako garapen ekonomikoan. Hala ere, gaur egun, une kritikoan dago eredu hori, batetik, ekonomiaren beraren bilakaeraren ondorioz eta, bestetik, kontsumoaren oinarri diren gizarteko eskaera eta behar berrien ondorioz.

Ekonomia zirkularrean espezializatutako nazioarteko erakundeek diotenez, faktore hauek adierazten dute eredu zirkularra eredu lineala ordezkatzen ari dela:

  • Enpresen galera ekonomikoak.
  • Baliabideen prezioen hegakortasuna.
  • Lehengaien horniduran dauden etenak.
  • Sistema eta erreserba naturalak hondatzea eta agortzea.
  • Araudiak areagotzea.
  • Hondakinen kudeaketak eta tratamenduak eragindako kostu ekonomikoak areagotzea.