COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

BORONDATEZKO KARBONO FUNTSAOhiko galderak

 

Zertan datza Gipuzkoako isuriak konpentsatzeko borondatezko funtsa (FCO2)?

Erakundeen karbono-aztarna guztiz edo partzialki konpentsatzeko borondatezko tresna gisa sortu da, haren bitartez erakundeek murriztu ezin dituzten hondakin-isuriak neutralizatzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako murrizketa- eta konpentsazio-proiektu batzuen bidez.


Nori dago zuzenduta?

Jarduera baten jabe izanik, dagokien erakundearen edo jardueraren isuriak borondatezko erregimenean konpentsatu nahi dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiei dago zuzenduta. Beraz, enpresek, langile autonomoek, gobernuz kanpoko erakundeek, administrazioek, fundazioek eta abarrek eman dezakete izena.

Gipuzkoan jarduten duten erakundeek eman ahal izango dute izena. Erakundeak jarduera beste lurralde batzuetan izanez gero, ahal den neurrian Gipuzkoari dagozkion isuriak identifikatzea komeni da.


Nola egin behar dut eskaera? Zein dokumentazio aurkeztu behar dut karbono-aztarnaren konpentsazioa eskatzeko?

Karbono-aztarna FCO2-ren bitartez konpentsatzeko eskatzen den dokumentazioa honako hau da:

  • Izena emateko formularioa (beteta)
  • Isurien txosteneko kalkuluak


Nola bidali behar dut dokumentazioa?

Konpentsazio-eskaera Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundaziora (Naturklimara) zuzendu behar da, dokumentazioa karbonofuntsa@naturklima.eus helbide elektronikora bidaliz.


Nora jo behar dut nire zalantzak argitzeko?

FCO2-ri buruzko edozein kontsulta egiteko, mezu elektroniko bat bidal diezagukezu karbonofuntsa@naturklima.eus helbidera, eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.


Zein abantaila ditu?

  • Enpresaren irudi korporatiboa eta posizionamendua hobetzea, kanpo-aitortza lortuz klima-aldaketaren aurrean ardura duen erakunde gisa, bere borondatez berotegi-efektuko gasen isuriak konpentsatzen baititu klima-aldaketa arintzen, egokitzen eta harekiko erresilientzia handitzen laguntzen duten proiektuen bidez.
  • Negozio-aukera berriak identifikatzea: klima-aldaketarekin eta ingurumenarekin sentsibilizatutako bezero eta inbertitzaile berriak erakartzea.
  • FCO2-ren bidezko isurien konpentsazioa dohaintza moduan eginez gero, irabazi-asmorik gabeko entitateen zerga-erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauan aurreikusitako zerga-pizgarriak eskuratu ahal izango dira; izan ere, horren arabera, FCO2-ri egindako dohaintzak eta ekarpenak partida kengarritzat hartuko dira sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarria zehazteko.
  • Jarduera garatzen den lurraldearen klima-aldaketaren aurreko egokitzapena eta erresilientzia hobetzen laguntzea, gizarteari balio erantsia emanez.


Nola kalkula dezaket karbono-aztarna?

Karbono-aztarnak erakunde batek, ekitaldi batek, produktu baten fabrikazioak edo zerbitzu batek sortzen dituen berotegi-efektuko gasen isuri garbiak adierazten ditu, CO2 baliokide gisa adierazita. Karbono-aztarna kalkulatzeko zenbait metodologia aitortzen dira nazioartean.

Karbono-aztarna korporatiboa kalkulatzeko nazioartean aitortutako arau eta metodologietako batzuk hauek dira: berotegi-efektuko gasen Kontabilitate eta txostengintzako estandar korporatiboa, GHG Protocol ekimenekoa eta World Resources Institute-k eta World Business Council-ek garatua, eta ISO 14064 araua, UNE-ISO 14069:2013 araua eta ISO 14064-1 araua aplikatzeko gida.

Gainera, MITERDek eta IHOBEk, besteak beste, tresnak eta horien laguntza-dokumentuak garatu dituzte karbono-aztarna errazago kalkulatzeko:

Bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak beren karbono-aztarna kalkulatzeko kanpoko laguntza kontratatzeko interesa duten enpresei zuzendutako laguntzen deialdia egiten du. Esteka


Zein datu behar dira karbono-aztarna kalkulatzeko?

Gutxienez, erregai fosilen (bulegoan, makinerian, biltegietan, ibilgailuetan eta abarretan) eta elektrizitatearen kontsumoari buruzko datuak ezagutu behar dira. Horrez gain, zeharkako beste isuri batzuk sar daitezke, hala nola kanpoko bitartekoekin egindako lan-bidaiak, azpikontratatutako zerbitzuak –hala nola hondakinen kudeaketa–, etab.

Dokumentu honetan beharrezko informazioa kontsulta dezakezu: Erakundearen karbono-aztarna kalkulatzeko gida


Zein karbono-aztarna mota konpentsa daitezke?

Konpentsa daitekeen aztarna-mota erakundeari dagokiona edo korporatiboa da, baita ekitaldi, produktu edo zerbitzu bati dagokiona ere.

Gutxienez erakundearen 1. irismeneko (zuzeneko isuriak, adibidez, galdarenak eta ibilgailuenak) eta 2. irismeneko (zeharkako isuriak, adibidez, elektrizitateari eta berokuntzari dagozkionak) aztarna konpentsatu beharko da. 3. irismena ez da nahitaezkoa (bestelako zeharkako isuriak, hala nola zerbitzuak, produktuak etab.). Hala ere, kalkuluetan 3. irismena sartzea gomendatzen da; izan ere, kasu askotan, irismen horretan sartutako isuriak erakunde baten isuri guztien gehiengoa izaten dira.


Behin konpentsatuz gero, hainbat urtetarako balio al dit?

Ez, konpentsazioa urte bati edo ekitaldi bati dagokion karbono-aztarnarako egiten da (karbono-aztarna osorik edo partzialki konpentsatuz).


Aldi berean hainbat urtetarako inskriba al daiteke?

Bai, hainbat urte edo ekitalditako karbono-aztarna inskribatzea eska dezakezu edozein unetan. Inskribatu nahi duzun urte bakoitzeko isuri-faktoreen balioak soilik hartu behar dituzu kontuan.

Kontuan izan karbono-aztarna konpentsatzen den urte bakoitza inskripzio independentetzat hartzen dela, erakunde bera izan arren. Beraz, aztarna bakoitzerako dagokion dokumentazio partikularizatu guztia entregatu beharko da.


Aztarna aurreko urteetarako inskribatu badut, dokumentazio guztia berriro bidali behar al dut?

Bai, nahiz eta erakunde bera izan, aztarna konpentsatuko den urte berriari buruzko dokumentazio guztia bidali beharko duzu berriro, konpentsazio independentetzat jotzen baitira.


Karbono-aztarna bat konpentsatzeko denbora-mugarik ba al dago?

Ez, erakundeak behar adina informazio duen urte edo ekitaldiko karbono-aztarna konpentsa dezakezu.


Konpentsatu nahi izanez gero, karbono-aztarna osoa konpentsatu behar al dut? Konpentsatu beharreko gutxieneko tona-kopururik ba al dago?

Urte edo ekitaldi bateko karbono-aztarna osorik edo partzialki konpentsa daiteke, eta gutxieneko kantitatea 1 tona CO2 izango da. Emandako ziurtagirian islatuko da aztarna konpentsatuaren ehunekoa.


Karbono-aztarna egiaztatu behar al dut?

FCO2-ren esparruan, egiaztatutako erakunde baten egiaztapena lortu beharrik gabe konpentsatu ahal izango da aztarna.


Karbono-aztarna (urtebetekoa, ekitaldi batena, etab.) konpentsatu ondoren, hurrengo urteetako aztarnak inskribatzen jarraitu behar al dut?

Ez, behin karbono-aztarna jakin bat konpentsatu ondoren, ez dago ondorengo aztarnak konpentsatzen jarraitzeko betebeharrik. Emandako ziurtagiriak ez du balioa galtzen, konpentsazioa egin zen urtea/ekitaldia islatzen baitu.


Inskriba al dezaket nire enpresa, dagoeneko inskribatuta dagoen enpresa-talde baten parte bada?

Ez, kasu horretan ezingo zenuke karbono-aztarna inskribatu, konpentsatutako isuriak bikoiztu egingo liratekeelako.


Erakundea MITERDen karbono-aztarnaren erregistroan inskribatuta egonez gero aurkeztu beharreko dokumentazioa

FCO2-ren bidez konpentsatzeko eskatzen duen urte bereko aztarna MITERDen karbono-aztarnaren erregistroan jada inskribatuta duen erakunde orok konpentsazioa eska dezake FCO2-n, eta ia dokumentazio bera aurkeztu beharko du; egin beharreko egokitzapena gutxienekoa da.

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Aztarnaren kalkulua
  • MITERDek jaulkitako erregistro-ziurtagiria
  • Karbono-aztarnaren konpentsazioa inskribatzeko FCO2-ren formularioa.


Iraungi egiten al da karbono-aztarna konpentsatzean jasotzen dudan ziurtagiria?

Ez, ziurtagiriak urte jakin batean klima-aldaketaren aurkako borrokan egindako ahalegina islatzen du.


CO2 tona bakoitzerako prezio finkaturik ba al dago?

2023an, konpentsatu beharreko CO2 tona bakoitzeko finkatutako prezioa 10,50 euro da. Naturklimak urtero eguneratzen du prezio hori, esperientzian oinarrituta eta merkatuaren bilakaerari eta egindako jarduketen beharrei erantzunez, ziurtatzeko karbonoa murrizteko eta xurgatzeko eta helburuak betetzen dituztela eta ingurumen-onura gehigarriak sortzen dituztela.


Nolako konpentsazio-proiektuak egingo dira?

FCO2-ren esparruan jasotako dohaintzak Naturklimak kudeatuko ditu, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren pean, eta murrizte- eta konpentsazio-proiektuak sustatzera eta exekutatzera bideratuko dira, hala nola azpiegitura berdeari dagozkion proiektuak edo CO2 hustulekuak hobetzera, lurraldean energia berriztagarriak hobetzera, ekonomiaren deskarbonizaziora edo ekonomia zirkularrera. Horrek guztiak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten delarik, arintzen eta egokitzen lagunduko du, baita lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia hobetzen ere.


Naturklimak egiten dituen proiektuak MITERDen erregistratutako konpentsazioekin konbalidatu daitezke?

Gure erregistroa eta ziurtagiria ez ditu Ministerioak baliozkotzen; sistema independienteak dira.

Proiektuek kasuan, MITERDen erregistratutako konpentsazio-proiektuetan erregistratu eta parte har daitezkeenak garatzeko lan egiten dugu, baina baita gaur egun beren irizpideak betetzen ez dituzten baina Gipuzkoaren egokitzapenerako eta erresilientzarako interes handia duten beste proietu interesgarri batzuetarako ere.

MITERDen erregistra daitezkeen proiektuen kasuan, bi sistematan erregistratzeko lan egingo da.


Non kontsulta ditzaket egindako konpentsazio-proiektuak?

Naturklimaren webgunean bertan, Borondatezko Karbono Funtsaren atalean, garatutako proiektuetarako eta exekuzio-prozesuan dauden proiektuetarako eremu bat dago.