COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

KLIMA ALDAKETAREN BEHATOKIA Erronka klimatikoa

 

Klima aldaketa da lurralde gisa, planeta gisa eta gizateria gisa aurre egin beharreko mehatxu nagusietako bat.

Mehatxua da giza jarduerak planeta arriskuan jartzen duelako.

Arriskuan jartzen du, hain zuzen ere, gure ekintzen ondorioez jabetzen ez bagara, planeta, guk ezagutzen dugun bezala, desagertu egingo delako.

Eta krisi oro bezala, klima aldaketa ere aukera bat da joko arau berriekin bizitzen eta elkarrekin bizitzen hasteko, jasangarriak izatea soilik onartzen duten irizpide ekonomiko, sozial eta politiko berrituei jarraituz.

 

Klima aldaketa da giza jardueraren eraginez gertatzen den klimaren aldakuntza. Bizi dugun fenomeno hori hainbeste azkartu da azken urteotan, ezen prozesua geldiarazi behar baitugu, gure planeta -ezagutzen dugun bezala- desagertzea nahi ez badugu.

Aldatu beharra daukagu; bai ala bai; gizarte gisa eta gizabanako gisa. Ekintza globala eta tokiko ekintza behar ditugu; eta pertsona, erakunde, administrazio, enpresa eta/edo elkarte guztiok hasi behar dugu aldaketa gure baitan ezartzen. Ezinbestekoa da erabakiak hartzea eta egunez egun lan egitea.

Aldaketa da erronka; garapen jasangarriko eredu ekonomiko eta sozial batera aldatzea, helburu nagusitzat hartuta klima aldaketaren aurka borrokatzea eta haren ondorioak arintzea. Era berean, egokitu egin behar dugu, klima agertoki berriak jarraibide batzuk ezartzen baitizkigu, eta gizarteak horietara egokitu behar du.

Gipuzkoa ez da ezberdina. 80 kilometro baino gehiagoko kostaldea duenez gero, gure lurraldea oso kaltebera da klima aldaketaren aurrean; itsasoko biodibertsitatea eta gure kostaldeko hareatzak mantendu behar ditugulako; gure kostaldeko eta basogintzako ekosistemak arriskutik kanpo izan nahi ditugulako; gure sektore ekonomikoak zaindu nahi ditugulako, hala nola abeltzaintza, nekazaritza, arrantza edo basogintza. Horretarako, klima aldaketaren aurkako borrokan murgiltzea da eskaintzen zaigun aukera.

Asmo horrekin sortu du, hain zuzen ere, Naturklima Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak; klima aldaketak gure lurraldean eragiten dituen ondorioak ebaluatu, aztertu, behatu eta Gipuzkoan klima aldaketaren aurka borrokatzeko ekintzak eta ekimenak proposatu, lagundu, aholkatu, bultzatu eta sustatzeko borondatearekin.