COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

HUB ENERGIA TRANTSIZIOA Zer da energia trantsizioa

 


Energia hornitzeko eredua aldatzea esan nahi du. Energia trantsizioarekin lortuko den eredu berriak karbono apalekoa izan behar du, ingurumenaren aldetik arrazionala, fidagarria eta ekonomikoki merkea. Epe ertain-luzerako pentsatutako trantsizioa da, eta eragile politiko, ekonomiko eta sozial guztien inplikazio eta konpromiso aktiboa eskatzen du, denboran jarraitua.


Europar Batasunak hainbat helburu ezarri zituen 2030erako (2020rako ere hainbat tarteko mugarri definituta), «Europarako Energia Batasuna» estrategiaren ildotik.

  • %40 murriztea berotegi efektuko gasak, betiere 1990eko isuriak kontuan harturik;
  • energia iturri berriztagarrien %32ko partaidetza, azken energia kontsumoaren gainean;
  • energia efizientzia %32,5 hobetzea;
  • estatu kideen artean %15eko interkonexio elektrikoa lortzea.


Estrategia horren barruan, bost erronka nagusi identifikatzen dira:

  • karbonogabetzea (karbonotan neutroa den ekonomia 2050ean);
  • energia efizientzia;
  • energia segurtasuna;
  • energiaren barne merkatua eta ikerketa;
  • berrikuntza eta lehiakortasuna.


Estatu kide bakoitzak bere energia eta klima plana diseinatu eta ezarri behar du, Europar Batasunak definitutako helburuak hamar urteko epearen barruan lortzeko (2021-30). Plan horiek 2019aren amaieran onetsi behar ziren. Espainiaren kasuan, isurietan neutroa den eredu horretarantz egiteko 2050era bitartean, planaren zirriborroak honako helburu hauek markatzen ditu:

  • %21 murriztea berotegi efektuko gasak, betiere 1990eko isuriak kontuan harturik;
  • energia iturri berriztagarrien %42ko partaidetza, azken energia kontsumoaren gainean;
  • energia iturri berriztagarrien %74ko partaidetza elektrizitate sorkuntzan;
  • energia efizientzia %39,6 hobetzea;
  • estatu kideen artean %15eko interkonexio elektrikoa lortzea.

 


Irudia: ikatz bidezko zentral termikoa, trantsizioan den egungo sistemaren erakusgarria.