Hezkuntzaren garrantzia
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen atarian jasotzen denez, eredu jasangarriago bat lortzeko energia trantsizioak beharrezkoa du energiaren erabilera ona gizartean zabaltzea eta kultura aldatzeko prozesu luze bati ekitea.
Gizarteak badaki sistema aldatu beharra dagoela, eta erabakigarria da hezkuntzaren egitekoa. Hainbat gizarte eragilek adierazten dutenez, ezinezkoa da Parisko Hitzarmenak markaturiko helburuak lortzea, ez baldin bada egiten hezkuntza lan pedagogiko bat ingurumenarekin eta klima aldaketarekin loturik, lehen hezkuntzatik hasita.
Zer egiten da lehen eta bigarren hezkuntzan?
Erabakigarria da ondorengo belaunaldiak gaituta egotea, hurrengo urratsak egin ditzaten bestelako energia eredu baterantz jotzeko bidean. Gipuzkoari dagokionez, 50/50 proiektua nabarmendu behar dugu. Tolosaldean, Oarsoaldean, Urola Garaian eta Urola Erdian ari dira garatzen eskualde horietako mankomunitateak, eta haren xedea da energia kontsumoaren gaineko kontzientzia piztea ikastetxeetan, hezkuntza komunitate osoa inplikaturik egon dadin energia aurrezkia eta efizientzia lortzeko neurriak martxan ipintzeko. Informazio gehiago
Energia trantsizioa ikastetxeekin lantzeko ekimenak eta baliabideak:
- EUKI - Climate School Be.At - Klimaren babeserako eta energia-trantsiziorako gizarte irekiak eta ikastetxeak
- INNOENERGY - Umeentzako energia - Jolasean oinarritutako ikaskuntza haurrei energia buruz irakasteko
- ECOOOEDUCA - Lana txikienekin hasten da
- REPSOL FUNDAZIOA - Energia eta energia trantsizioari buruzko edukiak
- NATURGY FUNDAZIOA - Hezkuntza eta dibulgazioa
Zer egiten da lanbide heziketan?
Bestelako energia eredu baterantz egiteko trantsizioak eskatzen du profil profesionalak ere aldatzea, eta, egiteko horretan, funtsezko zeresana dute hezkuntza sistemak eta lanbide heziketak. Energia eredu berri horrekin loturiko sektoreek enplegu aukera bikainak eskainiko dizkiete hurrengo belaunaldiei; hori dela eta, beharrezkoa da premia horietara egokitutako prestakuntza edukitzea. Eta horrek eskatzen du lanbide heziketako hezkuntza eskaintza egokitzea.
Alde horretatik, Gipuzkoak hainbat erreferentzia zentro ditu; esaterako, Usurbilgo Lanbide Eskola, energia efizientzian eta energia berriztagarrietan espezializatua, eta TKNIKA, Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa, zeinaren ardatz nagusia ikerketa eta berrikuntza aplikatua baitira, energian eta halako gaietan.
Zer egiten da unibertsitatean?
Unibertsitateek erronka gisa bizi dute energia trantsizioa, eta beharrezkoa da ikerketaren eta berrikuntzaren arteko lankidetza, baita ikuspegi berriak bilatzen ere, energiaren sektoreko profesionalei laguntzeko.
Energia Ikerketako eta Hezkuntzako Europako Unibertsitateen Plataformak azken urteotan nabarmendu du unibertsitateek egiteko garrantzitsua dutela energia trantsizioren alorrean; izan ere, unibertsitateen bidez sortzen dira jakintza, elkar ulertzea eta pertzepzioak, guztia ere soluzio eraginkorrak emateko energia eredu berriak inplikatzen dituen aldaketa konplexuek ekarritako arazoetan.
Masterrak eta espezializazioak. Erreferentzia diren prestakuntza zentroak
Europako Unibertsitate Elkartearen Energia eta Ingurumen Plataforma
Europako Unibertsitate Elkartearen Energia eta Ingurumen Plataformak Europa osoko unibertsitateak konektatzen ditu energiaren erronkari heltzeko, ikerketa, hezkuntza eta berrikuntza baliatuz.
Hori horrela, Europako Unibertsitate Elkarteak goi mailako hezkuntza erakundeak babesten ditu, estrategia instituzionalak eta hezkuntzaren, ikerketaren eta prestakuntzaren alorreko estrategiak garatzeko lanean. Sare gisa, Europako Unibertsitate Elkartearen Energia eta Ingurumen Plataforma hori lortzeko ahalegintzen da. Hori horrela, «Energiari buruzko Ikerketa eta Hezkuntzako Unibertsitateen Europako Atlasa» gauzatu du.
Innoenergy
EITren Innoenergy ekimenak prestakuntza programa zabala eskaintzen du: