COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

HUB EKONOMIA ZIRKULARRA Ekonomia zirkularraren abantailak

 

 

Ekonomia zirkularraren aldeko pausoak emateak eta, beraz, Europaren jarraibideak betetzeak onura handiak ekarriko lituzke; besteak beste, ingurumenaren gaineko presioa murriztu, lehengaien horniduraren segurtasuna hobetu, lehiakortasuna eta berrikuntza areagotu eta enplegua bultzatuko lirateke. Horrez gainera, ekonomia zirkularraren bidez, kontsumitzaileek produktu iraunkor eta berritzaileagoak lortu ahal izango dituzte, eta, aldi berean, aurreztu.

Ekonomia zirkularrak oinarri-oinarritik heltzen die gizarte osoak aurrean dituen ingurumen erronkei, karbono emisioak murrizten eta klima aldaketaren inpaktua gutxitzen laguntzen duten negozio eredu eta enplegu berriak sortuz.


Abantaila ekonomikoak

  • BPGa handitzea
  • Berrikuntza teknologiko handiagoa
  • Negozio eredu eta enpresa zerbitzu berriak agertzea
  • Aurrezki garbia materialen kostuan
  • Kontsumo produktuak aurreztea
  • Enplegu aukerak sortzea
  • Ekonomiarako baliabideen kontsumoa murriztea
  • Lehengaien inportazioarekiko mendekotasun txikiagoa eta horniduren segurtasun handiagoa
  • Bezeroarekiko elkarrekintzarako eta fidelizaziorako modu berriak
  • Lehiakortasun eta jasangarritasun handiagoa
  • Eraginkortasun eta produktibitate handiagoa
  • Produktu eta prozesuen errentagarritasun handiagoa
  • Balioa sortzea


Ingurumenean dituen onurak

  • Emisio globalak murriztea
  • Hondakin gutxiago sortzea
  • Lurrak eta lurzoruak aktibo gisa duten balioa handitzea
  • Materiak erauzteko prozesuek eragindako ingurumen inpaktua murriztea