COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

NATURKLIMALege oharra

 

1. Lege informazioa

Lege ohar honek www.naturklima.eus webgunea erabiltzeko baldintzak arautzen ditu.

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa; aurrerantzean, IGMEZL) betetzeko, jakinarazten dizugu www.naturklima.eus domeinua NATURKLIMA-ren titulartasunpekoa dela. Naturklima Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Gipuzkoako Klima Aldaketarako Foru Fundazioa da.

Hona webgunearen titularraren identifikazio eta kontaktu datuak:

  • Titularra: NATURKLIMA
  • Helbidea: Mikeletegi Pasealekua, 65 - B2; 20009 - Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa)
  • IFK: G-75203687
  • Kontakturako posta elektronikoaren helbidea: info@naturklima.eus
  • Telefonoa: 943 00 50 85
  • Euskal Herriko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago: F-433 zenbakia.

2. Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak

2.1. Webgune honen bidez aurkeztutako edukien helburua da NATURKLIMA-ri eta horrek egiten dituen jarduerei buruzko informazioa ematea eta, era berean, herritarrei parte hartzeko bide bat irekitzea, Gipuzkoan klima-aldaketaren kontra egiteko ekarpenak eta proposamenak egin ahal izan ditzaten.

2.2. Webgune honetan sartu eta berori erabiltzeak ERABILTZAILE bihurtzen du bisitaria, eta horrek berekin dakar bete-betean eta erreserbarik gabe onartzea, Webgunean sartzen denetik eta/edo berori erabiltzen duenetik, hemen azaltzen diren termino eta baldintza guztiak. Ildo horretatik, ERABILTZAILE-tzat ulertuko da www.naturklima.eus webgunean sartu, nabigatu edo berori erabiltzen duen eta bertan eskaintzen diren zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.

Baldintza orokor hauek webgunearen ERABILTZAILE-en eta haren titularraren arteko Internet bidezko harremanak arautzen dituzte. Horrez gain, webgunearen esparruan zerbitzu edo jarduera jakin batzuk eskaintzea, era berean, ezar litezkeen beste baldintza berezi batzuren mende geratu ahal izango da. Horiek, hala badagokio, baldintza oroko hauek ordeztu, osatu eta/edo aldatuko dituzte.

2.3. Webgune honetan sartzea aske eta doan da, ERABILTZAILE bakoitzak kontratatutako operadoreak hornitzen duen telekomunikazio sarera konektatzeko kostuari dagokionez salbu.

2.4. ERABILTZAILE-ak bere gain hartzen du webgune hau erabiltzearen erantzukizuna. ERABILTZAILE-ak hitzematen du webgune hau zuhur, arduraz eta fede onez erabiliko duela, eta ez duela baliatuko indarrean dagoen legeriak xedatutakoaren aurka. ERABILTZAILE-ak NATURKLIMA-ren eta hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori ez betetzearen ondorioz edozein kalte-galera sortuko balitz. Ildo horretatik, ERABILTZAILE-ak hitzematen du ez dituela webgune honen edukiak eta zerbitzuak erabiliko, besteak beste, xede hauekin:

  1. Gezurrezko nortasunak erabiltzea edota beste batzuen nortasuna ordeztea webgunea edo horren zerbitzuak erabiltzean, hirugarrenen erabiltzaile pasahitzak edo identifikatzaileak erabiltzea barne.
  2. Hedatzea eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, indarkeriazkoa, pornografikoa, iraingarria, terrorismoaren apologiazkoa eta, oro har, giza eskubideei eraso egiten diena.
  3. Webgune honen titularraren, haren hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak sorraraztea, eta sarean birus informatikoak nahiz lehen adierazitako kalteen eragile izan daitekeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea.
  4. Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen saiatzea eta, hala badagokio, horiek erabiltzea eta haien mezuak aldatu edo manipulatzea.
  5. Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eskura jartzea edo jendaurrean beste edozein eratan jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea; salbu eta dagozkion eskubideen titularraren baimena baldin badago horretarako edo hori legez onartuta badago.
  6. Enpresa jarduera edo jarduera profesional propiotzat sartzea edo gehitzea webgune honetan jasotako edukiak eta/edo zerbitzuak.
  7. Introducir, almacenar o difundir a través del Sitio Web cualquier contenido que infrinja derechos de propiedad intelectual, industrial o secretos empresariales de terceros.
  8. Ezabatzea, aldatzea, saihestea edo manipulatzea webgune honetan instalatutako edozein babesgailu edo segurtasun sistema.
  9. Webgunearen bitartez publizitate jarduerak, sustapenekoak edo merkataritza ustiapenekoak egitea haren edukiak eta, zehazki, haren bitartez lortutako informazioa baliatuta, publizitate xedearekin datuak biltzeko; eta edozein motatako publizitatea eta jakinarazpenak bidaltzea saltzeko edo beste edozein merkataritza jarduera egiteko helburuarekin nahiz hirugarrenen datu pertsonalak biltegiratzeko xedearekin.
  10. Webgune hau eta/edo bertan lortutako edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzea Legearen, moralaren, ohitura egokien edo ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko, xede edo ondorio bidegabeekin, debekatutakoekin edo hirugarrenen eskubide eta interesentzat kaltegarriak direnekin.

2.5. Bestalde, ERABILTZAILE-ak webgunean erregistratu behar badu horren zerbitzuak edo edukiak eskuratzeko, konpromisoa hartuko du datu zehatzak eta egiazkoak emateko, eta horiek eguneratuta edukitzeko.

3. Datu pertsonalen jabetza

3.1. NATURKLIMA-k konpromisoa du datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez garatutakoan, xedatutakoa betetzeko. Errege dekretu horrek onartzen du Lege Organikoa garatzen duen erregelamendua eta gaiaren inguruko gainerako arauak, eta ERABILTZAILE-aren datu pertsonalak egoki erabili eta tratatzea berma dadin zaintzen du.

ede horrekin argitaratzen da webgune honetan NATURKLIMA-k hartutako pribatutasun politika, webgunearen bitartez jasotako datu pertsonalekin lotuta, eta jakitera ematen da jasota daudela datuen fitxategiak edo tratamenduak, horien arduradunaren nortasuna eta helbidea, datuak biltzearen helburua, horiek eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko aukera eta modua, eta, hala badagokio, hirugarrenei datuak jakinarazteko aurreikusitako aukera.

3.2. Era berean, NATURKLIMA-k jakinarazten du bere jarduerak datu pertsonalak babestearen inguruan indarrean dagoen araudira egokitzeko, Datuak Babesteko Erregistro Nagusian inskribatuta daudela berorren erantzukizunpeko datu fitxategiak. Halaber, NATURKLIMA-k beharrezko neurriak hartu ditu informazio pertsonalaren segurtasuna ziurtatzeko.

4. Jabetza intelektuala eta industriala

4.1. NATURKLIMA, berez edo lagapen hartzaile gisa, webgune honen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan jasotako elementuena ere (adibide gisa, irudiak, testuak softwarea, diseinuak, grafikoak, markak edo logotipoak, ikonoak, botoiak, markak, domeinu izenak, marrazki industrialak eta ikus-entzunezko edo soinuzko gainerako edukiak, baita horien diseinu grafikoa eta iturri kodeak, kolore konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, horiek funtzionatzeko beharrezkoak diren ordenagailu programak, sarbidea eta erabilera eta, oro ha, industriaren edo merkataritzaren arloan erabil daitekeen beste edozein zeinu), elementu horiek beraren nahiz bere lizentzia emaileen titulartasunekoa izanik ere. Eskubide guztiak erreserbatuta.

4.2. Ez da inoiz ere ulertuko eskubide edo lizentziaren bat ematen denik edo jabetza intelektual eta industrialeko eskubide horiei osorik edo partzialki uko egiten zaienik, eskualdatzen direnik edo lagatzen direnik, eta ez da ere inolako eskubiderik edo eskubide itxaropenik ematen. Bereziki, espresuki debekatuta dago webgunean jasotako edukiak aldatzea, ustiatzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakitera ematea edo eraldatzea merkataritza xedeetarako, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez, NATURKLIMA-ren edo dagozkion titularren berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Aurrekoa ez betetzeak NATURKLIMA-ri edo dagozkion eskubideen titularrei ahalmena emango die bidezko ekintza legalak abian jartzeko.

4.3. ERABILTZAILE-ak hitzematen du NATURKLIMA-ren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatuko dituela, sozietatea jabea edo lagapen hartzailea den heinean. Erabiltzaileak eskubidea izango du webgunearen elementuak bistaratzeko, eta inprimitu, kopiatu eta haren ordenagailuan edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratzeko ere, baldin eta haren erabilera pertsonal eta pribaturako soil-soilik bada.

5. Bermeen eta erantzukizunaren esklusioa

5.1. NATURKLIMA-k ez du inola ere erantzukizunik hartzen jarraian adierazten diren arrazoien ondorioz eragin litezkeen kalte-galeren gainean; adibide gisa eta modu ez mugatzailean: edukien erroreak edo omisioak, webgunea erabilgarri ez egotea edota birusen edo programa maltzur edo kaltegarrien transmisioa edukietan (hori saihesteko neurri teknologikoak hartu arren).

5.2. ERABILTZAILEA erantzule bakarra izango da webgune honetan egiten dituen ekarpen, proposamen eta iruzkinen gainean, baita bertan jasotako edukiei eta zerbitzuei ematen dien erabileraren gainean ere. ERABILTZAILE-ak onartzen du bere arrisku eta erantzukizun soilpean erabiltzen duela webgunea eta horren zerbitzuak eta edukiak.

6. Webgunearen aldaketak

NATURKLIMA-k beretzat erreserbatzen du bere webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak aurretiaz jakinarazi gabe egiteko eskubidea. Eskubidea izango du bai haren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ordeztu edo eransteko, bai horiek webgunean aurkeztu edo lokalizatzeko modua aldatzeko.

7. Estekak

7.1. www.naturklima.eus webgunean estekarik edo hiperestekarik balego Interneteko beste gune batzuetarako, NATURKLIMA-k ez du inolako kontrolik egingo gune eta eduki horien gainean. NATURKLIMA-k ez du inolako erantzukizunik hartuko estekatutako kanpoko webguneetako edukien gainean, eta ez ditu bermatuko, ezta ere, hiperesteka horietako edozeinetan nahiz Interneteko beste gune batzuetan jasotako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, hedadura, egiazkotasuna eta baliozkotasuna.

7.2. Orobat, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du berekin ekarriko inolako elkarte, bat egite edo partaidetzarik konektatutako erakundeekin.

8. Esklusio eskubidea

NATURKLIMA-k beretzat gordetzen du webgune honetarako eta bertan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuetarako sarbidea ukatu edo kentzeko eskubidea, aurretiaz jakinarazi beharrik gabe, bere kabuz edo hirugarrenek eskatuta, erabilera baldintza orokor hauek edo ezar litezkeen baldintza partikularrak betetzen ez dituzten ERABILTZAILE-ei.

9. Deuseztasuna

Eskumena duen epaitegi edo auzitegi batek emandako ebazpen irmoaren bidez, lege ohar honen edozein xedapen edo eduki, osorik edo zati batean, deuseza edo ondoriorik gabea deklaratuko balitz, gainerako xedapenek euren baliozkotasunari eutsiko diote ondorio guztietarako.

10. Ez betetzeak

NATURKLIMA-k jazarri egingo du baldintza hauek ez betetzea eta webgune honen bidegabeko edozein erabilera. Horretarako, zuzenbidean egokitu lekizkiokeen akzio zibil eta penal guztiak baliatuko ditu.

11. Modificación de las presentes Condiciones

Baldintza hauek aldatzea NATURKLIMA-k aukera izango du edozein unetan hemen finkatutako baldintzak osorik edo zati batean aldatzeko, eta aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren une beretik.

Azaldutakoagatik, ERABILTZAILE-ari gomendatzen zaio aldizka begiratu dezala lege ohar hau.

12. Aplikatzekoa den legea eta jurisdikzioa

NATURKLIMA-ren (webgune honen titular gisa) eta ERABILTZAILE-aren arteko harremana Espainian indarrean dagoen araudiak zuzenduko du, eta edozein eztabaida legearen arabera eskumena duten epaitegi eta auzitegien mende jarriko da.