
HUB EKONOMIA ZIRKULARRA GK Recycling
2016an Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak sortu zuenetik, haziz joan da modu iraunkorrean. Gaur egun, 70 erakunde inguruk osatzen dute (enpresak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak, fundazioak eta ingurumen-aholkulariak).
Urte hauetan zehar, hainbat azoketara joan dira GK Recycling-eko kideak, eta erakusketak, ingurumenari eta ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldiak, hitzaldiak eta nazioarteko misioak antolatu dira.
Besteak beste, hauek dira GK Recycling-en helburuak:
- Ekonomia eta I+G+b ildo berriak sustatu berrerabilerako, produktu birziklatu berriak sortzeko eta materialen kontsumoa eraginkorragoa izateko.
- Hondakinak kudeatzeko politikei garrantzia eman, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren berrerabilera eta birziklapen ereduak bultzatuz.
- Berrerabilpera eta birziklapenaren arloko enplegu nitxo berriak aztertu, ekonomia zirkularraren garrantzia bultzatuz.
- Sektoreko eragileen arteko komunikazio eta partaidetzarako lotune izan.
- Informazio estrategikoa zabaltzeko tresna izan.
- Enpresa, erakunde eta zentro teknologikoen arteko lankidetzarako plataforma izan.
- Produktu birziklatu berriak sortzea bultzatu.
- Enpresen arteko sinbiosia sustatu, berrikuntza ardatzak definitzeko.
- Berrikuntzako proiektu pilotuak ezagutarazi.
- Hondakinak baliabide bihurtzeko duten potentziala eta aukera errealak agerian jarri eta arlo horretan sentsibilizatu.