COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

HUB ENERGIA TRANTSIZIOA Negozio eredu berriak

 

 

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ENERGIA TRANTSIZIOAREN AUKERAK EKONOMIAN izeneko txostenean adierazten duenez (txostena gaztelaniaz bakarrik dago), energia sistema eraldatzeko prozesuak aukerak sortuko ditu hainbat sektore ekonomikotan, zenbait alderdirekin loturik, hala nola ekipamenduak eta azpiegiturak ordeztu edo egokitu beharra, giza kapitala hobetu beharra, hazkunde perspektiba duten sektoreetan espezializazio adimenduna txertatzea eta negozio eredu berriak garatzea, balio proposamenak, eta produktu eta zerbitzu berriak energia kontsumitzaileentzat, haien azken erabileretarako.

Alde horretatik, aipatzen dugunaren tankerako erakunde ekonomikoek argitaratutako txostenek hainbat aukeraz hitz egiten dute, sektorearen arabera.

  • Energia: balioa sortzeko aukerak estu loturik egongo dira energia elektrikoa sortzeko jarduna karbonogabetzeko prozesuarekin, sare adimendunak garatzearekin eta azken kontsumitzaileen inguruan ekipamenduak instalatzearekin –autokontsumo sistemak garatzeko eta eskariaren kudeaketa aktiboa egiteko–.
  • Industria: hainbat esparrutan ageri dira aukera iturriak, hala nola erregaiak ordeztea eta gutxiago isurtzen dutenak baliatzea, ekipamenduak berritzea edo egokitzea eta efizienteagoak baliatzea, ekipamenduen kudeaketa eta malgutasuna hobetzea, eraikinak berritzea eta eguneratzea (nabe industrialak, lantegiak eta abar), ekoizpen prozesuak eguneratzea, kate logistikoa optimizatzea (energiaren eta ingurumenaren ikuspegitik), monitorizatzeko sistema adimenduak ezartzea eta energia kontsumoa kontrolatzea, eta abar.
  • Garraioa: egungo erregaien mixa aldatu beharrak eta, haren tokian, berotegi efektuko gas gutxiago isuriko dutenak baliatzeak eragina izango du mugikortasunaren sektoreko balio kateetan; esaterako, garraio modu batzuetan eta besteetan, eta jarduera guztietan –hala nola ibilgailuak eta azpiegiturak fabrikatzea, energia hornitzea, hainbat eratako zerbitzuak hornitzea (azpiegituretako operazioak, ibilgailu flotak...)–; horrek guztiak aukerak sortuko ditu automobilgintzan eta tankerako industrietan, energia biltegiratzeko sektorean, erregai garbiak birkargatzeko azpiegituren sektorean eta abarretan.
  • Bizitegi eta zerbitzu sektoreak: aukerarik gehien-gehienak bulego eta eraikinetako energia efizientzia hobetzera bideratuko dira, eraikinen isolamendu termikoko sistemak eta airea girotzekoak eta argiztatzekoak ere barnean hartuta.


Beste sektore batzuek, hala nola nekazaritzak edo hondakinek ekipamenduak eta prozesuak aldatzearekin lotutako aukerak eskainiko dituzte, efizienteagoak izan daitezen; hondakinen sektorearen kasuan, berriz, ekonomia zirkularrarekin lotutako balio kate berriak sortzeak ekarriko ditu aukerak. Bereziki, nekazaritza sektoreko hondakinen energia balorizazioa diru iturri garrantzitsua izan liteke sektorerako, eta balio erantsia ere ekar dezake. Baina baita prozesu batzuetan eta besteetan atmosferara isuritako karbonoaren balioespen materialak ere (ez nekazaritzan edo basogintzan bakarrik, baizik eta industrialetan edo energia sorkuntzan ere bai).