Ekonomia zirkularrerako trantsizioa egiteko, gaur egun daudenak ordezkatu edo hobetuko dituzten negozio eredu berritzaileak behar dira. Hala, negozio eskolak, nazioarteko lankidetza proiektuak eta gobernu erakundeak lanean ari dira etengabe, besteak beste, prozesu hauetan oinarrituriko ekonomia zirkularreko negozio aukerak definitzen: ekodiseinua, baliabideak berreskuratzea, produktuen balio-bizitza luzatzea, serbitizazioa, plataformen erabilera partekatua, sinbiosi industriala eta energia berriztagarriak erabiltzea.
Badaude produktu eta zerbitzuen zuzenketan oinarrituriko negozio ereduak ere. Esaterako, CIRC4Life proiektuaren bidez, diseinu eta ekoizpen fasera hurbiltzen da azken erabiltzailea, eta bere lehentasunak identifikatzeko aukera ematen zaio, Big data eta Living Labas tresnen bitartez.
Ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoan, ekonomia zirkularraren arloko lehentasunezko bost ildo identifikatu dira euskal industriarentzako, produktuaren berrikuntzaren eta materialen erabilera optimizatzearen ikuspegitik:
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia zirkularraren lehentasunezko ildoak | |
Produktuaren berrikuntza | Materialen erabilera optimizatzea |
Ekodiseinua | Funtsezko metalezko hondakinak birziklatzea |
Birmanufaktura | Hondakin plastikoak, kautxua eta konpositeak birziklatzea |
Serbitizazioa |
Bereziki, produktuaren serbitizazioa azpimarratu behar da, hau da, erabiltzaileak produktua edukitzea lehenetsi beharrean, zerbitzurako sarbidea izateagatik ordaintzea lehenesten duen negozio eredua. Horren bidez, helburu bikoitza lortu nahi da: negozio produktiboa indartu eta negozio linea berri bat garatu. Ekodiseinua, berriz, ezinbestekoa da produktuak iraunkorrago egiteko eta eredu horretarantz pausoak emateko
Birmanufakturak, berriz, produktuen bigarren balio-bizitza bermatzen du. Modu horretan, iasko aurrezten dira lehengaiak, ura eta energia, eta horrek onura handiak dakartza ingurumenarentzat.