HUB ENERGIA TRANTSIZIOA Egungo energia ereduaren desabantailak
- HASIERA
- Naturklima
- Behatokia
- Trantsizio berdea
- Karbono-funtsa
- Ikasgela
- Baliabideak
- Erronka klimatikoa
- Klima Aldaketaren Behatokia
- Txostenak
- Proiektu europarra
- Hub Ekonomia Zirkularra
- Hub Energia Trantsizioa
- Ohiko galderak
- Helburua
- KlimaBai! Programa
- Antzara Klimatiko tailerrak
- Z Belaunaldiko tailerrak
- Tresnak
- Glosarioa
- Zer da ekonomia zirkularra
- Eragileak
- Txostenak
- Zirkular Bat+
- Materiategi
- Negozio erronkak - Ekintegi
- Proiektu europarrak
- Zer da energia trantsizioa
- Eragileak
- Finantzaketa eta laguntzak
- Prestakuntza
Egungo energia eredua jasanezina da. Eredu garestia ez ezik ingumen inpaktu handikoa ere bada, eta, horretaz gainera, etengabe hazten den energia kontsumoa du ezaugarri. Etengabeko hazkunde horren ondorioz, energia eskuratzeko baliatzen diren lehengaien prezioa ere etengabe garestitzen da. Hori horrela, ekonomien lehiakortasunak ondorio larriak izaten ditu.
Prezioaren hazkunde jarraitu horrek etxeetako fakturetan ere izango du oihartzunik, ez enpresen eta industriaren fakturetan bakarrik, eta guztiak geratuko dira haiei aurre egin ezinik. Ondorioz, gobernuek ez dute aukera gisa ikusten egungo energia ereduari eusten jarraitzea, ikuspegi sozioekonomikoa aintzakotzat hartuta.
Gainera, ingurumenari erreparatzen badiogu, baliabide fosilen kontsumoa handitzeak areagotu egingo luke berotegi efektuko gasen isuria, baita kutsadura mailak ere, oro har.
Horrenbestez, erabakigarria da murriztea, batetik, ekonomiek erregai fosilekin duten mendekotasuna eta, bestetik, berotegi efektuko gasen isuriak, energia kontsumoa gutxituko duten soluzioen aldeko apustua eginez eta energia berriztagarrien erabilera sustatuz.