•
LIFE PYRENEES4CLIMA proiektuaren jarraipenerako lehen bilera presentziala Europako Batzordeko ordezkariekin

LIFE PYRENEES4CLIMA proiektuaren jarraipenerako lehen bilera presentziala egin da, eta bertan izan dira Europako Batzordeko (ELMEN-CINEA) eta Pirinioetan klima-aldaketari aurre egiteko mugaz gaindiko ekimen hori bultzatzen duten 46 erakunde bazkideetako ordezkariak — Naturklima, besteak beste —.
Hiru egunetan — urriaren 1etik, asteazkena, 3ra, ostirala —, partzuergoak orain arte lortutako aurrerapenak aurkezteko, esperientziak trukatzeko eta mugaz gaindiko lankidetzari balioa emateko aukera izan du, Pirinioetako klima-ekintzaren eragile gisa.
Hasiera instituzionala eta ikuspegi globalekoa
Lehenengo egunean proiektuaren alderdi orokorrak izan ziren hizpide, eta Yann Hélary Pirinioetako Lan Elkarteko idazkari nagusiak, Olvido Morantinos Jacetania eskualdeko presidenteak eta Pepa Diamantopoulos eta Veronika Soporská ELMENeko begiraleek ongietorria egin zioten.
Hasierako bilera horrek bazkideen eta Batzordearen arteko loturak indartzeko balio izan zuen, baita PYRENEES4KLIMAREN helburu estrategikoak berrikusteko ere, Europar Batasunaren LIFE programaren esparruan.
Aurrerapenen eta hurrengo urratsen aurkezpena
Ostegunean proiektuaren aurkezpen teknikoa, mugarri nagusiak eta EPiCC ekimenari egindako ekarpena izan zituen hizpide. Work Packages (WP), jarraipen-txostenak eta -adierazleak, garatutako tresnak eta hurrengo ezarpen-urratsak ere jorratu ziren.
Landa-bisitak eta esperientziak lurraldean
Azken jardunaldia ostiralean egin zen, eta Pirinioetako mendikate osoan hedatutako 33 proiektu pilotuetako batzuk bisitatu ziren. Esperientzia horiei esker, funtsezko jarduerak gertutik ezagutu ahal izan ziren, hala nola naturan oinarritutako konponbideak (NBS), elur-jausietatik babesteko basoaren eginkizuna edo tokiko hazi-sektorea bultzatuz ekosistema eta lurzorua lehengoratzeko ekintzak.
Bilera horrekin, PYRENEES4CLIMA proiektuak sendotu egiten du Pirinioetako erresilientzia klimatikoarekin, mugaz gaindiko lankidetzarekin eta ingurumen-berrikuntzarekin duen konpromisoa.