•
Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren albisteak (Urria 2022)
Honekin batera doazkizue azken hilabeteko berri.
Klima-aldaketaren astinduek 270 milioiko kalteak eragin dituzte Gipuzkoan 1994az geroztik.
Diru horrekin Anoetako estadioa hiru aldiz berreraiki liteke, baita Altzako kiroldegia berreraiki eta Debako zubia bi aldiz birgaitu ere.
Gipuzkoako udak duela 50 urte baino 10 egun gehiago irauten du klima-aldaketaren ondorioz, Naturklimaren arabera.
Aldundiak dio "trantsizio ekologikoaren bultzada sustatzen jarraituko duela politika jasangarri, inklusibo eta berdintasunezkoekin".
Klima-aldaketa 270 milioi euro kostatu zitzaion Gipuzkoari 25 urtean.
Naturklima Fundazioak prestatutako hirugarren txostena aurkeztu da gaur.
Gipuzkoa Basket-ek eta Naturklimak bat egiten dute klima-aldaketaren aurkako borrokan.
Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak, 2022-23 denboraldian, Gipuzkoa Basket saskibaloi-klubari lagunduko dio, 200.000 €-ko zenbatekoarekin, klima-aldaketaren aurrean ekonomia zirkularreko eta sentsibilizazioko mezuak zabal ditzan.
Ingurumenak 400.000 € bideratu ditu Gipuzkoan 14 energia-komunitate bultzatzera.
Lasarte-Oriak Euskadiko ezarpen handieneko energia-komunitatea izango du.
Milioi eta erdi euroko inbertsio baten bidez, Lasarte-Oriako energia-komunitatea (TEK) izango da ia udalerri osoari energia-trantsizioa bermatuko dion Euskadiko lehen udalerria; izan ere, estrategikoki kokaturiko 6 instalaziok 500 m baino gutxiagoko erradioan izango dituzte auzo guztiak, eta energia garbia eta berriztagarria autokontsumo-erregimenean eskuratzeko aukera bermatuko dute. Udalerriko 1.000 familia eta denda hornitzea aurreikusten da, eta fakturan % 30eko aurrezkia izango dutela estimatzen da.
Sasietako transferentzia-estazioak amaiera eman dio Gipuzkoako hiri-hondakinak kudeatzeko zirkuituari.
GHK-k 2016. urteaz geroztik abian jarritako zortzigarren azpiegitura da Sasietako transferentzia estazioa. Gainera, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak (GHHKPO) aurreikusten duen azkena da, Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketa jasangarria osatzeko (bilketatik hasita, tratatu eta berreskuratu arte).
Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 240.000 € baino gehiagorekin lagunduko du Gipuzkoako ikastetxeetan proiektu iraunkorrak garatzen.
"Recycling Top" Cementos Rezolan, isurpenetan neutroa izango den hormigoiari buruzko proiektua ezagutzen.
Bi kamioi elektrikok jasoko dute zaborra Donostian.
2023aren amaieran iritsiko dira hirira, Irizar orain hasiko baita haiek fabrikatzen.
Beira- eta karbono-zuntzezko hondakinak birziklatzeko teknologia berriak.
Europako RECREATE proiektuak karbono- edo beira-zuntza duten material konpositeen hondakinak berrerabiltzeko bide berriak ikertuko ditu.