COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren albisteak (Otsaila 2023)

Honekin batera doazkizue azken hilabeteko berri.

1. argazkia

EZNTren bosgarren edizioak Europako lider kokatuko du Gipuzkoa, bere eredu ekonomikoa eraldatzeko zirkulartasuna aplikatzeari dagokionez.

Kongresuan berariaz aztertuko dira Ekonomia Zirkularraren estrategiak aurrea hartzearen eta lehiakortasunaren ikuspegitik jorratzen ari diren hainbat sektoreren erronkak eta desafioak.

Esteka


“Ekonomia Zirkularra da, egun, etorkizunerako enplegu- eta aukera-iturri nagusia. Tokiko enplegua, berdea eta kalitatezkoa; etorkizunean beren ongizatea bermatzeko gazteek merezi duten enplegua”.

Ekonomia zirkularra sendotzen ari da Gipuzkoan. GK Recycling Birziklatze Klusterrak ehun bat erakunde biltzen ditu, guztira 6.500 enplegatu eta 1.400 milioi euroko fakturazioa dutenak; hau da, Gipuzkoako barne-produktu gordinaren % 6.

Esteka


Ingurumen Departamentuak Europako 1,8 milioi euro mobilizatu ditu, Gipuzkoara iritsi diren Next Generation funts guztien % 25.

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoan beti argi izan dugu ekintzara igaro behar dugula, gure tamaina kontuan hartu gabe, baina kudeaketa klimatikoaren plangintza baten bidez egin behar dugula, trantsizio energetikoaren aukerak ikusi eta aprobetxatzeko eta gizarteari transmititzeko. Gipuzkoak 7,2 milioi euro jasoko ditu Next Generation funtsetatik, aurkeztutako proiektuen sendotasunari esker”.

Esteka


Gipuzkoak 7,5 milioi euro bideratuko ditu trantsizio ekologikorako hitzarmen eta dirulaguntzetara.

«Zazpi urte geratzen zaizkigu lurralde-eredu bat bizkortzeko», esan du José Ignacio Asensio diputatuak.

Esteka


Ingurumen Departamentuak ekonomia zirkularreko dirulaguntzen lerroa aurkeztu die Donostiako saltokiei.

Aurkezpen honen helburua da Donostiako saltokiei aurkeztea nola eskuratu laguntza horiek eta nola baliatu funts horiek beren establezimenduetan ekonomia zirkularra sustatzeko.

Esteka


Ingurumen Departamentuak eta Surfrider España elkarteak Gipuzkoako 90 boluntariorekin batera ospatu dute Boluntarioen Nazioarteko Eguna.

Ekitaldian eskerrak eman zaizkie “Kostaldea eta zu” proiektuko boluntarioei, aurten egin duten lanagatik eta ahaleginagatik.

Esteka


Recycling Top Garberan, bere jasangarritasun-proiektua ezagutzeko.

Asensio: “Garberak nazioarteko abangoardia batzen du tokiko ekonomiaren sustapenarekin, eta erreferente bat da estrategia jasangarrien lidergoan eta tokiko enplegua sortzen”.

Esteka


Urbilek salmenta-espazio bat eskaini die moda jasangarriko 'GK Green Fashion' Gipuzkoako klusterreko lau diseinatzaileri.

Esteka


Donostiak tokiko energiaren autokontsumoaren alde egingo du lehen eguzki-energiako komunitatearekin.

TEK Berio du izena, eta 267 plaka fotovoltaiko izango ditu, Gureak ekonomia sozialeko enpresa-taldearen estalkian instalatuta.

Esteka


Zumarragako TEKa, Euskadin formalizatuta eta martxan dagoen lehen autokontsumo partekatua.

Gipuzkoan eratu den lehen energia-komunitateak abian du jada energiaren autokontsumo partekatua, udal-eraikinen estalkietako instalazio fotovoltaikoen bidez.

Esteka


Urnietako energia-komunitatea 213 etxe eta saltoki txikitara iritsiko da.

Urnietako tokiko energia-komunitateak energia berriztagarria kontsumitzeko aukera emango die 213 etxeri, eta faktura elektrikoan % 25eko aurrezpena espero da.

Esteka


"Gure amonek egiten zutena bai zela ekonomia zirkularra; hiperkontsumoaren garaian, baina galdu egin dugu”.

Kursaalak Ekonomia Zirkularraren V. Nazioarteko Topaketa hartu berri du, eta izar gonbidatuetako bat Ladeja Godina izan da, Circular Change mugimenduaren fundatzailea.

Esteka


Kursaalak Ekonomia Zirkularri buruzko V. Nazioarteko Topaketa hartu berri du, eta izar gonbidatuetako bat Ladeja Godina izan da, Circular Change mugimenduaren fundatzailea.

Klima-aldaketak intentsitate handiagoko baina maiztasun txikiagoko prezipitazioak sortzen ditu. Iaz, 2021ean baino 151 litro gehiago bota zituen Gipuzkoan, 29 egun gutxiagotan.

Esteka


Munduko ekonomiaren % 7,2 soilik da zirkularra.

Esteka 


Espainiak udal-hondakinen % 40 besterik ez zuen birziklatu 2020an.

MITECOk argitaratutako datu ofizialen arabera, sortutako 22 milioi tona (Mt) hondakinen erdiak zabortegira bidali ziren, eta % 10 erraustu egin zen. Hortaz, Espainiak ez zituen bete Europar Batasunak ezarritako birziklatze-helburuak.

Esteka


Ehunkiak berrerabiltzearen ingurumen-inpaktua % 70 txikiagoa da arropa berria ekoiztearena baino.

EuRIC erakundearen azterlan berri baten arabera, 3 kg CO2 aurrezten dira berrerabiltzen den kalitatezko jantzi bakoitzeko. Hala ere, erabilitako arroparen eta ehunkien % 62 inguruk zabortegietan edo erraustuta amaitzen dute.

Esteka


“Planeta bat bakarrik daukagu; horregatik, errespetua da gauza guztien oinarria”, adierazi dute Garapen Jasangarrirako Helburuen bi enbaxadore gazte-gaztek.

Esteka