COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Erreportajea: ScrapAd

1. argazkia

Enpresaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...):

ScrapAd material birziklagarriak mundu osoan erosteko eta saltzeko plataforma digital bat da. Online gune bat jartzen dugu gure erabiltzaileen eskura, horren bidez hondakinak erosteko edo saltzeko prozesu osoa hasieratik amaierara kudea dezaten, beste ezertaz kezkatu beharrik izan gabe.

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

Las Vegas-en birziklatze-sektoreko makineriaren inguruan antolatutako azoka batean sortu zen ideia, bere materialak Ameriketako Estatu Batuetara esportatzeko erosle bila zebilen Espainiako birziklatzaile bat topatu zutenean ScrapAd-en sortzaile Sandra Montes Pérez-ek eta Samuel Ruiz de Lorenzo-k.

Une horretan, pentsatu zuten erraztasun eta gardentasun gehiago eman beharko lituzkeela sektoreak, eta beste industria batzuek ordurako aplikatzen zituzten teknologia berriak aprobetxatu beharko lituzkeela. Hortaz, enpresa birziklatzaileek beren transakzioak behar bezala burutzeko egin behar izaten zituzten prospekzioak, bidaiak eta negoziazio-ahaleginak aztertu ondoren, plataforma hau sortzea pentsatu zuten. Gainera, horrela leku bat egiten zieten inolako irtenbiderik eman gabe zabortegian amaituko zuketen hondakinei, haiekin transakzioa egiteko.

Zein motatako produktuak egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Gure produktua eskaintzen dugun plataforma digitala da. Bertan, birziklatzearen sektoreko enpresak doan erregistra daitezke, interesatzen zaien materiala erosteko edo saltzeko iragarkiak argitara ditzakete, erakargarriak iruditzen zaizkien iragarkien bidez negoziatu egin dezakete, eta paperez edo logistikaz arduratu beharrik izan gabe transakzioa egin. Horrela, hondakin horiei irteera bat eman ahal izango zaie.

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

ScrapAd ekonomia zirkularra bultzatzen duen negozio-eredu bat da, birziklatzeko modu berriak ezartzen dituelako eta hondakinak are efizientzia handiagoz kudeatzen dituelako. ScrapAd proiektuak hobekuntza handia dakar birziklatze-sektorean; izan ere, eredu ekonomiko zirkular baten aldeko apustua egiten dugu, honelako proiekturik egongo ez balitz zabortegian bukatuko zuketen hondakinei irteera bat emateko. Hori dela-eta, gure ingurunea eta ingurumena babesten laguntzen dugu.

Zenbaterainoko garrantzia du I+G+b alderdiak zuen erakundean?

Gure erakundean, I+G+b funtsezkoa da, online marketplace bat baikara. Proiektua teknologian eta berrikuntzan oinarritzen da % 100ean; beraz, bi horiek gabe, ScrapAd ez litzateke existitu ere egingo.

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Lorpen garrantzitsuenen artean, erakundearen barruan izan dugun hazkundea nabarmenduko genuke, bertako gero eta langile gehiagori esker ari baikara hau guztia aurrera eramaten eta eboluzionatzen.

Bestalde, prestigio handiko sarietan finalista eta zenbaitetan irabazle izateak konfiantza eman digu egiten dugun horretan. Green Valley Award, EmprendeXXI eta El Correo eta BBVAren enpresa-berrikuntza jasangarriaren saria jaso ditugu, besteak beste.

Horrez gain, Espainian Bcorp ziurtagiria eskuratu duen lehen marketplace izatea ere lortu dugu, bai eta Bureau of International Recycling-eko (BIR) kide izatea ere.

Ez dugu ahaztu behar Naturklimaren «Enpresen erronkak klima-aldaketaren aurkako borrokan, ekonomia zirkularra sustatuz» sarien bigarren edizioan sarituen artean egon ginela.

Zuen ustez, zer behar da ekonomia zirkularra sendotzeko, hala oro har nola bereziki Gipuzkoan?

Oraindik bide luzea dago egiteko, bai oro har, bai bereziki, baina egia da pixkanaka urrats handiak egiten direla eredu ekonomiko jasangarriago baterantz. Zaila da pertsonek beren ohiko jardunbidea aldatzea, baina herritarrak, enpresak eta gobernuak ari dira pixkanaka-pixkanaka ingurumena zaintzeak duen garrantziaz jabetzen, eta barneratuta daukate helburu hori bete ahal izateko konponbideak behar ditugula. Horregatik, bizitza-estilo jasangarriago baten aldeko gero eta konpromiso handiagoa hartzen ari gara guztiok.