COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Erreportajea: ORLOGA INGENIERÍA S.A.

1. argazkia

Enpresaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena…):

ORLOGA INGENIERÍA S.A. giltza eskuko industria-proiektuetan espezializatutako ingeniaritza da.  Bere sektoreko liderrak gara.

Ingeniari talde bat gara, balio anitzeko profilekin, esperientzia oso espezializatuekin eta oso proaktiboekin.

Konpainiak mota guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu, energia aurrezteko azterketetatik hasiz eta instalazio osoen oinarrizko eta xehetasunezko ingeniaritza diseinatzeraino.

40 urte baino gehiagoko esperientzia dugu, eta nazioarteko proiektuak gauzatu ditugu Mexikon eta Finlandian, besteak beste. Gure egoitza Donostiako Carlos I etorbidean kokatua.

Nola eta noiz sortu zen proiektua?

ORLOGA 80ko hamarkadaren hasieran sortu zen papergintzan espezializatutako ingeniaritza gisa. Gaur egun, bere eskaintza beste sektore batzuetara dibertsifikatu du, hala nola elikagaien industriara, meatzaritzara edo biogas-plantetara.

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Gure planetaren iraunkortasunarekin konpromiso handia dugu, eta aldaketaren parte aktiboa izan nahi dugu. Horren erakusgarri, 2021ean ORLOGA-k 3 Tn-ko ontzi baterako bela bat garatu zuen, lehengai gisa papera erabiliz (https://shernan.com/projects/paper-sea/). Hau da, gure ingurumen-balioen eta mundua leku jasangarriago bihurtzeko dugun motibazioaren adibide garbi bat.

Zer garrantzi du I+G+B-ak zuen erakundean?

Garatzen ari garen I+G+B-k industria-bokazio argia du. Horregatik, I+Gko sail propioa dugu, eta bertatik eskalatze-proiektuak egin ditugu bakarka eta lurraldeko beste eragile batzuekin lankidetzan. Eskalatze horien helburua industria-eskalan balio erantsi handiko produktu berriak fabrikatzeko prozesu berriak garatzea da.

Duela gutxi, ORLOGA eta Ma+D (Euskal Herriko Unibertsitateko biorrefineria saileko spin off-a) start-up (Biomass to Biorefinery, S.L.) berri bat sortuz elkartu dira, lehengai berriztagarrietatik lortutako produktu eta prozesu berriak sortzeko helburuarekin.

Zein izan dira azken urteotako lorpen nagusiak?

ORLOGA-k egindako proiektuek ibilbide luzea eta esperientzia dute nazioko eta nazioarteko merkatuetan prozesuen ingeniaritzan, eta, beraz, prest gaude proiekturik konplexuenei ekiteko.

Azken urteotan mugarri garrantzitsuak lortu ditugu, ingurumenaren aldetik iraunkorrak diren industria eta aplikazio berriak merkaturatuz. Betiere bioekonomian, ekonomia zirkularrean eta material berrietan berrikuntzaren aldeko apustua egin dugu, gure negozio-ildoak dibertsifikatzeko bide gisa.