COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Erreportajea: METAL78

Enpresaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...):

METAL78 start-up bat da, platinoaren taldeko metalak (PGMak) berreskuratzeko teknologia bat industrializatzea duena helburu.  Jatorria CEITen duen (Donostia) teknologia % 100 hidrometalurgikoa da, oso disruptiboa, oso prozesu jasangarria baita; izan ere, bere karbono-aztarna % 63 txikiagoa da egungo teknologiena baino, eta guztiz bateragarria da diesel motorren partikula-iragazkiekin.

Gaur egun, instalazio pilotu bat dago Hernaniko udalerrian, urtean 18 t tratatzeko gaitasuna duena, eta 2023an urtean 400 t inguru tratatzeko gaitasuna izango duen beste instalazio bat eraikitzen hastea espero da, Gipuzkoan hori ere.

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

Proiektuaren jatorria CEITeko doktorego-ikasketen barruan garatutako teknologia bat da, PGMak berreskuratzeko metodo "berde" bat garatzea duena xede.  2016an, sektorea aztertzeko eta laborategian garatutakoaren balioa egiaztatzeko aukera emango zuten inbertitzaileak bilatzea erabaki zen.

Proiektu hau ekonomia zirkularrekoa da % 100ean, lehen urratsetatik.

Zein motatako produktuak egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Lortzen ditugun produktuak platinoa, paladioa eta rodioa dituzten zenbait esponja metaliko dira.  Metal horiek oso urriak dira naturan, eta estrategikotzat jotzen dira, hain zuzen ere urriak direlako eta zenbait erreakzio katalizatzeko balio dutelako.  Esponja horiek katalizatzaile berriak fabrikatzeko erabiltzen dira.

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Berreskuratzen ditugun metalak Hegoafrikako eta Errusiako meategietakoak dira; haien ezaugarriak direla-eta, ordezkaezinak dira industrian.  Hemen berreskuratzeak, tokiko mailan, oso abantaila garrantzitsuak ditu bai ingurumenaren ikuspegitik, bai ikuspegi geoestrategikotik ere.

 Zenbaterainoko garrantzia du I+G+b alderdiak zuen erakundean?

Metal78ren proiektua ekonomia zirkularrekoa da erabat, eta, aldi berean, I+G+b proiektua ere bada.  Industriara eramandako oinarrizko ikerketan du jatorria, gero eta eskari handiagoa duten eta urriak diren metalak berreskuratzeko.  Ez dugu ikuspegi hori galtzen, eta prozesuan beharrezkoak diren aldaketak prestatzen ari gara jada, erregai-pilako motorretan dauden PGM metalak berreskuratzera egokitzeko.

 Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Alde batetik, eskalatzean sortzen joan diren ingeniaritza-mailako arazoak konpontzea, bide luzea izan baita.  Bestetik, Gipuzkoako enpresak inplikatu ahal izatea, horri esker instalazio nagusia hemen egongo baita, nahiz eta sektorean urruneko herrialdeetako korporazio handiak diren nagusi.  Teknologia honek urrunera bidaia zezakeen, ez itzultzeko.

 Zuen ustez, zer behar da ekonomia zirkularra oro har eta, bereziki, Gipuzkoan sendotu dadin?

Ikusten ari garenaren arabera, azken urteotan ekonomia zirkularreko proiektu ugari ari dira ezartzen Gipuzkoan, eta haietako askotan hainbat eremutako enpresek hartzen dute parte; horrek, gure iritzian, arrakasta izaten lagunduko du.  Hori denboran zehar mantentzea lortzen bada, ziur gaude ekonomia zirkularra gure lurraldeko gako-sektore bihurtuko dela azkenean.