COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling erreportajea: CEIT

1. argazkia

Enpresaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...):

CEITen egitura zuzenean lotuta dago bere jarduerarekin, eta lau dibisiok osatzen dute: Materialak eta Fabrikazio Aurreratua; Garraio Iraunkorra eta Energia; Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak; Ura eta Hondakinak. Dibisioen araberako antolaketa zuzenean lerrokatuta dago I+G+b jarduerak Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren erronka globalei erantzutera bideratzeko.

CEITen 100 ikerketa-proiektu baino gehiago garatzen dira urtean, batez beste, TRL4ren eta TRL7ren artean. Era berean, aipatzekoa da CEITek H2020ren 50 proiektu baino gehiagotan parte hartu duela (horietatik, CEITek hamabi koordinatzen ditu).

CEITek hiru egoitza ditu, guztiak Donostian.

Nola eta noiz jaio zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrera bideratzera?

CEIT Zentro Teknologikoa Elkartea irabazi-asmorik gabeko diziplina anitzeko ikerketa-zentroa da. Nafarroako Unibertsitateak sortu zuen 1982an, enpresekin I+G proiektuak garatzeko eta doktore-tesien eta argitalpen zientifikoen bidez ezagutzaren zabalkundea sustatzeko helburu bikoitzarekin.

CEITen hasieratik sortu zen Ingurumen Ingeniaritzako unitatea (gaur egun, "Ura eta Hondakinak" atala), bere jardueraren izaeragatik ingurumenarekin lotutako ikerketa-jarduerak egiten zituena. Baina gure ikerketaren orientazio "zirkularra" duela 10-15 urte hasi zen indarrez, uren eta hondakinen "tratamenduetan" ikertzetik hondakinen konposatuak "berreskuratzera" eta hiriko eta industriako urak "berrerabiltzera" jauzi egin genuenean. Hondakin-urak eta hondakinak baliabide gisa ikustearen paradigma-aldaketak bultzatu gintuen, zalantzarik gabe, urrats hori ematera, eta ikerketa-zentro garen aldetik, horretarako gaitasuna eta betebeharra genuen.

Zer produktu mota egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Kontuan izan behar da ikerketa-zentro bat garela eta, beraz, gure jarduerak ez duela barne hartzen industria-mailako produktuen fabrikazioa. Nolanahi ere, abiapuntuko materialak hirietako eta industriako hondakin-urak, industriako hondakin organikoak eta elementu kritikoak dituzten material geldoak dira. Hori guztia oinarri hartuta, beste prozesu batzuk garatzen ditugu edo lehendik zeuden beste batzuk optimizatzen ditugu intereseko produktuak lortzeko: ur birsortuak, balio erantsi handiko bioproduktuak biofindegiko prozesuen bidez, biokombutigarriak (biometanoa, biohidrogenoa), balio handiko material kritikoak (Lur Arraroetako elementuak, Litioa, Kobaltoa, Mg, P, etab.). Beste ildo garrantzitsu bat ura eta hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzeko tresna digitalak garatzea da, baita prozesu berriak diseinatu eta martxan jartzeko ere: hiri- eta industria-prozesuen simulagailuak, erabakitzen laguntzeko tresnak, biki digitalak, etab.

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

CEITen, Uraren eta Hondakinen dibisioa ez da, bere izaeragatik, Ekonomia Zirkularraren gaietan lan egiten duen bakarra: Materialen eta Fabrikazio Aurreratuaren banaketa gero eta bideratuago dago prozesu zirkularretara, bereziki material magnetikoak eta metal gogorrak birziklatzeko lerroan, hidrogenoa biltegiratzeko materialen garapenean, TEEHak birziklatzeko aplikatutako ikusmen artifizial eta robotikoan, etab. IKTen dibisioa ere indarrarekin bideratzen ari da bere ikerketa iraunkortasun gaietara, Urak eta Hondakinekin lankidetza estuan, gero eta zirkularragoak diren prozesu industrialak gauzatzeko soluzioak ematen dituzten tresna digitalak garatzeko.

Horren guztiaren ondorioz, CEIT ikerketa-zentro bat da, eta gero eta bideratuago dago prozesu zirkular eta jasangarrietan lan egitera, bere jardueraren gaia edozein dela ere.

Zer garrantzi du I+G+Bk zuen erakundean?

Ikerketa aplikatuko zentroa izanik, I+G+b da CEITen jardueraren ardatz nagusia. Ildo horretan, CEITek nazioarteko erreferentziazko zentro teknologikoa izan nahi du, eta bertan ikerketa-talde guztiak aintzatesten dira beren bikaintasun zientifikoagatik eta industriari balio erantsia emateko gaitasunagatik. Horrek esan nahi du:

Masa kritiko eta bikaintasun zientifikoko potentzial nahikoa duten arlo teknologikoetan fokalizatzea.

Merkatura gehiago bideratzea, balio-proposamen integratuagoa eta diziplina anitzekoa eginez eta konponbidearen ikuspegitik.

Diru-sarrera errepikariak sortzen dituzten produktu eta teknologia propioak garatzeko gaitasuna.

Antolaketa finkatua, egitura orekatuarekin eta gaitutako, kohesionatutako eta ilusioz beteriko pertsona-taldearekin.

Antolaketa erakargarria, piramidearen oinarrian talentua atzemateko.

Ekonomikoki iraunkorra den proiektua, % 50-%50eko finantzaketa-ereduarekin (enpresa – finantzaketa publikoa) eta etorkizuneko proiektu berriei aurre egitea ahalbidetuko duen errentagarritasun-mailarekin.

Zeintzuk izan dira zuen lorpen nagusiak urte hauetan?

Zentro-mailan garrantzitsuak iruditzen zaizkidan lorpenen artean, gutxienez bi spin-off eratu dira, nabarmen zirkularra den orientazio batekin: METAL78 eta ECOMAGNET. Lehenengoak katalizatzaileak eta partikulen aurkako iragazkiak birziklatzen ditu Platino, Paladio eta Rodio lortzeko. Bigarrenaren jarduera NdFeB-ren iman iraunkorrak birziklatzean oinarritzen da.

Zuen ustez, zer da beharrezkoa ekonomia zirkularra, oro har, sendotzeko; eta Gipuzkoan, bereziki?

Ekonomia zirkularra sendotu dadin, beharrezkoa da berrerabiltzea, birziklatzea eta hondakinak murriztea sustatzen duten gobernu-politikak ezartzea, bai eta produktu eta prozesu jasangarrien berrikuntzarako pizgarriak ere. Gainera, enpresen, kontsumitzaileen eta, oro har, gizartearen lankidetza behar da, alferrik galtzea minimizatuko duten eta baliabideen zirkulartasuna sustatuko duten praktikak egiteko. Hezkuntza eta ingurumen-kontzientzia ere funtsezkoak dira ekonomia zirkularraren arrakastarako.

Horiek guztiak Gipuzkoak gero eta errotuago dituen balioak dira, baina ez da erlaxatu behar, eta eragile guztiok gure entitateetako jarduera zirkularrak indartzen jarraitu behar dugu, lurraldeko industria-ehunera modu eraginkorrean transmititzea lortu arte.