COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     KIDE ELKARRIZKETAK

Gk Recycling Erreportajea: CAMPEZO

1. argazkia

ASFALTOS NATURALES DE CAMPEZO S.A.k, egungo CAMPEZO enpresaren jatorrizko enpresak, 1940an hasi zuen bere jarduera, Durruma Kanpezuko arroka asfaltikoko meategiak ustiatuz (Araba) eta Espainiako iparraldean errepideak eraikiz zoladura asfaltikoarekin.

50eko hamarkadan enpresa aitzindaria zela erakutsi zuen, meatzeak ustiatzeari utzita eta petroliotik eratorritako betunekin emultsio asfaltikoak fabrikatzearen aldeko apustua eginez.

80ko eta 90eko hamarkaden artean, jarduketa-eremu geografikoa zabaldu zuen, eta ASFALTOS NATURALES DE CAMPEZO asfaltoaren sektoreko Espainiako iparraldeko enpresa liderretako bat bihurtu zen.

2005. urtearen amaieran, akzioen aldaketa bat gertatu zen, eta enpresaren akzio gehienak GRUPO CALCINOR S.L.ra pasatu ziren. Taldeak bere lidergoa, ezagutza eta finantza-sendotasuna ekarri zion enpresari, bultzada berria emanez bere garapenari.

Gaur egun, CAMPEZO liderra da bere jarduera-arloetan, eta aurrera jarraitzen du sendo eta etengabe, jaio zenetik izan duen ibilbidea definitu duten indar eta gaitasun ekintzailearekin.

 Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

CAMPEZOk beti izan du berrikuntzarako orientazio argia, eta enpresa eta gizarte gisa ditugun erronketan lider gisa posizionatzeko duen interesagatik bereizten da.

Alde horretatik, aitzindariak izan ginen sektorean gure instalazioetan ekoizten ditugun hainbat produkturen Produktuaren ingurumen-adierazpena lortzean.

Duela gutxi, eta enpresa-taldearen lehen mailako erabakiak hartzeko muinean jasangarritasuna dagoenez, Ingurumen Estrategiako Sail berri bat definitu dugu, oro har ingurumen-ikuspegia eta, bereziki, ekonomia zirkularra enpresaren jarduketa-eremuetan aplikatu nahi dituena: Obra zibila, Eraikuntza industriala eta Aglomeratuaren ekoizpena eta zabaltzea, talde bereko enpresen arteko sinergiak zehaztuz.

Zer-nolako produktuak egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Nahaste bituminosoak sortzen ditugu bezeroaren eskariaren arabera (aldundiak, udalak, etab.). Alde horretatik, gaitasun teknikoa dugu bai nahaste tradizionalak eta bai birziklatutako gaien ehuneko altuko nahasteak egiteko. Horretarako, Hondakin ez-arriskutsuen Kudeatzaile-baimena daukagu ekoizpen-instalazioetan.

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Errepideak konpontzeko jardueretan, urtean milaka tona material fresatu sortzen dira; duela asko ez arte, horiek guztiak zabortegira bideratzen ziren hondakin gisa. Gaur egun, birziklatutako lehengai gisa erabiltzen ari gara material hori, ehuneko batean agregakin naturalen ordez; beraz, balioa ematen ari gara balio handiko hondakin bati.

Zenbaterainoko garrantzia du I+G+b alderdiak zuen erakundean?

Gure I+G+b sailak aktiboki parte hartzen du asfaltozko aglomeratuari buruzko erabaki teknikoekin zerikusia duten foro nagusietan. Alde horretatik, sailak ikerketa-proiektu batzuk garatzen ditu; proiektu horietan, egiten ditugun produktuetan hainbat hondakin sartzea eta zer-nolako portaera duten aztertzen da. Gainera, hainbat ekitalditan parte hartzen dugu –Basque Ecodesign Meeting-en, esate baterako–, gure ekoizpen-katean sartzea aztertzen ari garen hondakin desberdinak ezagutzera emateko.

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Ingurumen-kudeaketako ISO 14.001en inplementaziotik produktuen PIAak lortzeraino egindako bidea gogorra izan da. Modu paraleloan, garapen jasangarriaren kontzeptuak nola eboluzionatzen zuen ikusten genuen, baita arlo horretan interesa gero eta handiagoa zela ere, aplikatu beharreko lege-garapenaz gain.

Lehen esan dudan bezala, aitzindariak izan ginen sektorean gure instalazioetan ekoizten ditugun hainbat produkturen Produktuaren ingurumen-adierazpena lortzean. PIA horiek produktu gehiagotara zabaltzeko prozesuan gaude, gure produktu guztien ingurumen-informazioa lortu ahal izan dezagun.

Bestalde, une honetan beste hainbat proiektutan zentratuta gaude; besteak beste, enpresa-taldearen deskarbonizazioan eta Zero Zabor helburuan.

Bereziki harro gaude Basque Ecodesign Center-en edizio berrian parte hartzen dugulako. Uste dugu ekarpen handia egin dezakegula hor, eta aldi berean asko ikasi behar dugula.

Zer uste duzue behar dela ekonomia zirkularra oro har sendotu dadin, eta bereziki Gipuzkoan?

Gure ikuspegitik, oro har, ingurumeneko lege-esparru tekniko bat ezarri behar da, material birziklatuen erabilera babesteko natura-baliabideetatik eratorritako lehengaiak ordezteko. Alderdi hori funtsezkoa da eraikuntzaren sektorean, paradigma-aldaketa eta eredu zirkular bateranzko trantsizioa egin ahal izateko. Izan ere, gizartea, oro har, hori eskatzen ari da.

Gipuzkoaren ikuspegitik, EKPBn jarri behar da fokua, GFA egiten ari den bezala, alderdi hori funtsezkoa izan baitaiteke sektore osoaren elementu eragile gisa.