COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Erreportajea: BALAB FACTORY

1. argazkia

BALAB KARMELO, S.L., aurrerantzean Balab Factory, 2020an sortu zen Berrikuntza Aplikatuko Laborategi gisa. Euskadiko LHko zentro integratuen euskal sareko kide den AEG Arroka, S.L. , Berrikuntza Profesionaleko Eskolaren ‘spin-off’a da. 

Scientia Karmeloren instalazioetan –Illunbe kalea, 8 - Donostia–, Balab Factory-k 4 negozio-lerro identifikatu eta lehenesten ditu: 

  1. I+G+b 3D JASANGARRIA
  2. FAKTORIA Prototipoen eta produktu-lerroen garapena, manufaktura eta merkaturatzea.
  3. AHOLKULARITZA eta enpresen produktibitatea hobetzeko ekimen berritzaile eta teknologikoen ezarpena. EZAGUTZA ZABALTZEA. Prestakuntza arautua eta prestakuntza espezializatuko planak
  4. Start up-ak MENTORIZATZEA.

Balab Factory-k proposatutako I+G+b tokiko hondakina ehungintzako produktu berrietan eraldatuz balorizatzera bideratua dago oso-osorik; produktu horiek 0 km-ra eginak daude eta ekonomia zirkularraren erakusle argia dira, eta horrek aurrerapen berezia eta disruptiboa dakar orain arte Ehungintza Jasangarrian lortutakoarekin alderatuta.

Balab Factory-k Berrikuntza Aplikatuko 3D laborategi jasangarrian garatzen duen I+G+b lerroak azken produktuari aplikatzeko ehun-prototipatze jasangarriaren azken kate-maila estaltzen du, eta interesgarria da ehun-konponbideak behar dituzten jarduera-sektore estrategikoentzat, ekoizpen-prozesu eta negozio-eredu linealetatik –askotan deslokalizatuak– balio-proposamen zirkularretara igarotzeko premia dutenentzat. 

Balab Factory-k beharrezko loturak ezarrita dauzka balio-kateko beste eragile batzuekin, beste material ekojasangarri eta birziklatu batzuen hornitzaile diren enpresekin, teknologia berrien ekipamenduen fabrikatzaileekin, hornitzaile teknologikoekin eta horiek erabil ditzaketen ehungintzako eta modako enpresekin.

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

Ehun-material jasangarrien diseinuan eta ekoizpenean espezializatu gara, ingurumenerako arazo gehien dituen industrietako bat delako.

Balab Factory 2020ko otsailean sortu zen, nahiz eta proiektua, berez, AEG eskolan hasi zen 2017an, misio argi batekin: erakustea talentua, sormena, erabiltzen ez diren materialak eta/edo hondakinak baditugula, eta material jasangarri berriak sortzeko teknologia ere bai.

Balab Factory 2020an sortu zen 3D minifaktoria jasangarri gisa, hondakinak baliabide bihurtzea xede duten I+G+b proiektuak garatzeko. Lurraldeko enpresen eskura dauden materialen agente testatzailea gara

Gaur egun, Gipuzkoako Lurraldean ez dago Balab Factory-ren antzeko ezaugarriak dituen Ehunkien Berrikuntza Aplikatuko laborategirik. Unibertsitateek eta zentro teknologikoek aurrera egin dute enpresa-erronka berriei irtenbidea emateko material jasangarri eta adimendun berrien bilaketan, eta Balab Factory katera sartu da funtsezko kate-maila gisa, aukerak eta baliozko ideiak detektatuz eta proposamen eta konponbideetan lurreratuz, enpresa-sareak aurrean dituen erronka berriei erantzuteko (dagoeneko identifikatuta dauden sektore estrategikoak).

Zein motatako produktuak egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Orain arte, kontsumitu ondoko zenbait hondakin behar bezala balorizatzea lortu dugu: botilen tapoiak, jogurt-ontziak, birziklatutako arrantza-sareak eta intsinis pinuaren azala, batik bat. Testatu beharreko hondakinen aukera zabaltzen jarraitzeko asmoa dugu.

Prototipatu eta fabrikatzen ditugun produktuei dagokienez (edizio mugatuak oraingoz), tarteko produktuaz hitz egin dezakegu: 3D harizpi birziklatu eta birziklagarria, zurruna eta malgua; eta azken produktuaz: diseinatzeko gai garen edozein produktu, mugarik ez duena diseinuari dagokionez eta, tamainari dagokionez, 1mx1m-koa, orain arte 

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Balab Factory-k Berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, eredu linealak zirkular bihurtzeko funtsezko tresna gisa.

Material eta prozesu berriak garatzen ditugu, lurraldeko ETE askori lagunduko dietenak egiteko modu berriak, beste balio-proposamen batzuk planteatzen.

Gainera, ekintzailetza sustatzen dugu eta AEGekin parte hartzen dugu gaitasun profesional berrien garapenean. Datu gisa, 2020an eratu zenetik, Balab-ek zuzeneko 7 lanpostu sortu ditu

Zein garrantzi du I+G+b-k zuen erakundean?

Erabatekoa, I+G+b laborategi bat gara. Ekonomia zirkularra egiten dugu Ikerketari, Garapenari eta Berrikuntzari esker.

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Lurraldeko beste eragile batzuekin lankidetza-aliantzak ezartzea: GK Recycling-eko kide gara, eta gure jardueran interesa duten enpresen eskura gaude.

Gainera, beste eskola, unibertsitate eta zentro teknologiko batzuekin lankidetzan ari gara gure garapenak hobetzen laguntzen diguten proiektuak garatzeko.

Gainera, GK Green Fashion-eko kide gara. Esparru horretan 3D Ehungintza Jasangarriko mentorizazio-programa bat eskaintzen dugu.

Zuen ustez zer behar da ekonomia zirkularra sendotu dadin oro har, eta, bereziki, Gipuzkoan?

Gizartea jabetzen jarraitzea gure baliabideen erabilera eta kontsumo arduratsuan, eta eredu zirkularretarako aldaketa sustatzen duten enpresa-proiektuei laguntza instituzionala ematea. Eskerrik asko,