COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Erreportajea: SUDS S.L.

1. argazkia

Sistemas Urbanos Drenaje Sostenible S.L.

 

Drainatze jasangarriko hiri-sistemen (DJHS) eta Azpiegitura Berdearen bidezko euri-uren kudeaketa jasangarrian eta zirkularrean espezializatutako enpresa gara.

 

Ingeniaritza gisa jarduten dugu DJHSak diseinatzen eta dimentsionatzen. Horiek eraikitzeko % 100 birziklatua den plastikozko geogelaxkak fabrikatu eta banatzen ditugu.  

 

  

 

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

 

1998an hasi genuen gure jarduera, Atlantis Corp. LTD. enpresa australiarraren Espainiako delegatu gisa.   SUDS S.L. 2008ko urtarrilean sortu zen, eta hasieratik egon da erabat konprometituta ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko errespetuarekin. Sorreratik bertatik erabaki zuen % 100 birziklatutako plastikoa erabiltzea egiturak fabrikatzeko.

 

Zein motatako produktuak egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

 

% 100 birziklatutako plastikoarekin (PP) egindako “Geogelaxka drainatzaileak” fabrikatzen eta banatzen ditugu.

  

 

Bestalde –eta agian garrantzitsuena–, gure teknikak eta materialak hiri-mailan aplikatzearen ondorioz, euri-ura modu efiziente, zirkular eta jasangarrian atzematen eta kudeatzen da, jatorrian birziklatzeko, lurretara iragazteko edo kutsadurarik gabeko ibilgura isurtzeko egokia den baliabide hidrikoa (ura) lortuz.

 

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

 

  • Euri-urarentzako bioiragazkiak sortzen ditugu hondakin plastiko bat zenetik abiatuta

 

  • Hiriko euri-uren kudeaketan errespetuz eta ekoefizientziaz jokatzea, hura jatorrian baloratzea ahalbidetuz eta araztu beharreko hondakin-ur bihurtzea saihestuz.

 

Ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik, gure sistemek aukera ematen dute hirien naturatze-maila eta biodibertsitatea handitzeko, hiriak osasungarriagoak egiteko, ingurumen-integrazioa hobetzeko, kutsadura eta uholdeak murrizteko, uraren erabilera efizienteagoa egiteko, “bero-uhartearen” efektuaren aurka borroka egiteko, hurbileko elikagaiak sortzeko (baratzeak eta lorategiak teilatu lauetan), enplegu berdea sortzeko. Azken finean, hiri erresilienteagoak eta klima-aldaketari hobeto egokituak sortzeko, halakoak arintzen eta deskarbonizatzen lagunduz.

 

Zein garrantzi du I+G+b-k zuen erakundean?

 

DJHS eta Azpiegitura Berdeak berritzaileak, funtzio anitzekoak, diziplina anitzekoak eta zeharkakoak dira; paradigma berria dakarte hirigintzari, eraikuntzari eta uraren kudeaketari dagokienez; eta erabat eta etenik gabe ari dira garatzen. Egitura eta aplikazio berriak garatzeko lan egiten dugu, gure bitarteko propioekin eta unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin lankidetzan

 

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

 

20 urte baino gehiago daramatzagu drainatze jasangarriaren irizpideak zabaltzen eta aplikatzen, eta 1.000 proiektutan baino gehiagotan parte hartu dugu (% 99 EAEtik kanpo), garrantzi eta errekonozimendu handikoak izanik proiektu horietako batzuk. Expo Unibertsala eta Ur parkea Zaragozan, BBVAren egoitza berria Madrilen, Wanda metropolitano-ren urbanizazioa, Gomeznarro Parkea (Ingurumen Jardunbide Egokia EB), Logroñoko geltoki intermodal berria, Enpresentzako Europako Ingurumen Sarien Accesita, 1. saria “Uraren kudeaketa arrazionala hirigintza-proiektuetan eta eraikingintzan” Madrilen... 

  

Zer uste duzue behar dela ekonomia zirkularra oro har sendotu dadin, eta, bereziki, Gipuzkoan?

 

Alde batetik, erakundeen eta legeen laguntza erosketa berdea lehenesteko; eta, bestetik, gizarteak onartzea ekonomia linealak jada ez duela lekurik, ekonomia zirkular berri batean oinarritutako garai berri batean sartu garela, garai hori ezinbestekoa eta liluragarria dela, eta aukeraz beteta dagoela!