COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Dendatu Erroportajea: KIMETZ

KIMETZ 3 egoitz desberdin ditu Tolosan: 1- Kimetz Kale Nagusia, 8 --> Gizonentzako arropa 2- Kimetz - SKFK Kale Nagusia, 21 " 23 --> Emakumeentzako arropa eta 3- Egoitz berria: Korreo, 35 Kalea --> Bai gizon eta bai emakumeentzako osagarriak.

Komertzioaren aurkezpen laburra (jarduera, kokalekua…):

Orain dela 25 urtetik emakume zein gizonentzako arropa eta osagaiak saltzen dituen enpresa da Kimetz. Hiru saltoki ditugu Tolosako hirigune historikoan.

Jasangarritasunaren eta produktuaren iraunkortasunaren aldeko apustua egiten dugu. Korreo kaleko 35. zenbakian, modu esklusiboan saltzen dugu geure marka, Andia. Tolosako txoko ezberdinetan inspiratutako diseinuak dituen moda, gots ziurtapenarekin, haien diseinuetan ezkutatuta eta etiketetan kontatuta, Tolosaren historia txiki bat kontatzen diguna.

Nola eta noiz sortu zen proiektua?

Hainbat urtez Andia geure marka sortzeko aukeraren inguruan hausnartu ondoren, 2020. urte amaieran hasi ginen ideia taxutzen, eta 2021eko irailean amaitu genuen prozesu hori, Tolosako Korreo kaleko 35. zenbakian beste Kimetz denda bat irekita.

Komertzio horretan soilik saltzen dugu Andia marka, bertako beste marka batzuez inguratuta –Loreak Mendian kasu, eta beste marka jasangarri batzuekin batera, hala nola Veja eta Ucon.

Zer harreman dago zuen proiektuaren eta ekonomia zirkularraren artean? Zein dira azkeneko urteetan, jasangarritasunari dagokionez, egin dituzuen ekintza nagusiak, eta zein lortu dituzuen aurrerapen eta lorpen nagusiak?

Aspaldi aukeratu genuen jasangarritasunaren bidea. Bai bertako marken aldeko apustua eginez, SKFK markaren (moda jasangarrian liderrak eta aitzindariak Estatuan, lehendabiziko Gots ziurtagiriarekin), Loreak Mendian eta Andia marken kasuan bezala; bai argi guztiak aldatu eta LED teknologiadunak jarrita edo tokiko enpresen aldeko apustua eginda (Peñascal enpresa inklusiboa) hiru komertzioen erabateko eraberritzea egin genuenean. Tokiko geure txanpona erabiltzen dugu hiru komertzioen artean. Erabilitako arropa biltzen dugu, Koperara bidaltzeko eta berrerabil dadin…

Zer etekin ateratzen diozue zuen komertzioan ekonomia zirkularreko edo jasangarritasunarekin lotutako ekintza horiek aplikatzeari?

Oso kutsatzailea den mundu baten barruan, modaren munduan alegia, beste modu batera eta ahalik eta modurik jasangarrienean lan egiteak eta gure negozioa garatzen dugun komunitateari nolabaiteko ekarpena egin ahal izateak ematen duen gogobetetasuna.

Ostalaritzako hainbat establezimendutarako eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den Tolofolk nazioarteko musika jaialdirako uniformeak diseinatu eta fabrikatzen ditugu, adibidez.

Zer aholku edo gomendio emango zenieke jardunbide jasangarriak aplikatzeko interesa duten Gipuzkoako komertzioei?

Uste dugu jasangarritasuna eta berezitasuna izan beharko liratekeela gaurko eta etorkizuneko hurbileko hiri-komertzioen motorra.

Ez dut uste proiektu jasangarri eta berezi bat aurrera eramateko oztoporik dagoenik.

Dagoeneko hasi da aldaketa… Egin ezazu bat berandu baino lehen.