COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Dendatu Erroportajea: BEDFORD STREET

Bedford Street moda jasangarria eta bigarren eskuko denda, Donostiako , San Martzial kaleko 4 zenbakian.

Komertzioaren aurkezpen laburra (jarduera, kokalekua…):

Bedford Street moda iraunkorreko marka bat da, bigarren eskuko eta “vintageko” arropa nahiz marka jasangarri propioa dituena.

Gure helburu nagusia bezeroei ahalik eta armairu iraunkorrena eta zirkularrena sortzen laguntzea da. Gure produktuak material organikoekin eta birziklatuekin eginda daude, eta honek katalogo oso moldakorra sortzen du. Katalogoari, egoera onean dauden bigarren eskuko arropak batu behar zaio. Beraz, argi dago jasangarritasunaren eta produktuen bizi-zikloak luzatzearen aldeko apustua egiten dugula.

Duela hilabete batzuk, gure lehen denda fisikoa ireki genuen Donostiako erdigunean, San Martzial kaleko 4. zenbakian.

Nola eta noiz sortu zen proiektua?

Proiektua 2020an sortu zen, produktu kalitateagatik nabarmentzen diren premium markako jantziei bigarren bizitza bat emateko eta, aldi berean, eskuragarriago bihurtzeko. Lehen bi urteetan online dendan bakarrik saltzen genuen, eta gaur egun, gure denda fisikoan eta online daude.

Zer harreman dago zuen proiektuaren eta ekonomia zirkularraren artean? Zein dira azkeneko urteetan, jasangarritasunari dagokionez, egin dituzuen ekintza nagusiak, eta zein lortu dituzuen aurrerapen eta lorpen nagusiak?

Gure proiektua moda zirkularrean oinarritzen da. Bertako bezeroei erabiltzen ez dituzten jantziei bigarren bizitza ematen laguntzen diegu, zabortegietan eta erraustegietan amai ez dezaten. Beraz, tokiko merkataritza zein zirkularra da. Milaka jantziren bizitza luzatzea lortu dugu, karbono-aztarna murriztuz eta ur eta hondakinen gastua aurreztuz.

Galtza bakero baten ekoizpenak 10.000 litro ur biltzen ditu, hau da, bigarren eskuko bakeroak edo “vintage-ak” erosten aurrezten dugun kopurua.

Zer etekin ateratzen diozue zuen komertzioan ekonomia zirkularreko edo jasangarritasunarekin lotutako ekintza horiek aplikatzeari?

Lehenik eta behin, kontsumo arduratsuagoa eta iraunkorragoa lortzen laguntzea. Industria kutsatzaile honek sortzen dituen hondakinak murriztu ahal izatea.

Zer oztopo edo zailtasun dituzue zuen dendan jasangarritasun-ekintzak aplikatzeko?

Ez da hain erraza oso egoera onean dauden edo guk egiten dugun kalitate-kontrola gainditzen duten bigarren eskuko jantziak aurkitzea. Eta oinarrizko produktu jasangarriei dagokienez, material jasangarriak eta birziklatuak erabiltzeak produktuaren kostua igotzen du. Kontraesana badirudi ere, gauzak ondo egitea garestiagoa da gaizki egitea baino, edo “

fast fashion" baldintzapean egitea baino.

Nola uste duzue Gipuzkoako saltoki gehiagok parte har dezakegula zure negozioan jasangarritasuna txertatzeko?

Bezeroei beren produktuak eta denboraz kanpoko produktu iraunkorrak aukeratzen laguntzen. Lehenetsiz, halaber, material iraunkorrak eta birziklatuak erabiltzen dituzten arropa eta osagarriak.

Zer aholku edo gomendio emango zenieke jardunbide jasangarriak aplikatzeko interesa duten Gipuzkoako komertzioei?

Aldaketarekin bat egitera eta poluzioan ez laguntzera animatzen zaituztegu. Urrats txiki bakoitzak etorkizun hobe eta iraunkorrago baten alde lan egiteko balio du. Horrek tokiko merkataritza gisa bereizten gaitu, eta inguruko saltokietatik jarraitu beharreko eredu gisa balio du.