COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Dendatu erreportajea: Ele Vintage

Ele vintage premium marken bigarren eskuko arropa denda bat da, Donostiako Getaria kaleko 14an dagoena.

Merkataritzaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...)

Ele vintage premium marken bigarren eskuko arropa denda bat da, Donostiako Getaria kaleko 14an dagoena.

Nola eta noiz sortu zen proiektua?

Proiektu hau 2019an jaio zen pop up moduan, arropa erabilia erosteko eta saltzeko online plataformak gero eta jende gehiagok erabiltzen zituela egiaztatu ondoren.

Gertuagokoa izatea nahi genuen, ukitu, probatu eta jantzien egoera lehen pertsonan egiaztatu ahal izateko.


Eta horrela, 2021ean denda fisiko iraunkorra izatera pasa zen.

Zer lotura dago zure proiektuaren eta ekonomia zirkularraren artean?

Zeintzuk dira zure ekintza nagusiak eta azken urteotako aurrerapen eta lorpen nagusiak, iraunkortasunari dagokionez?


Gure negoziotik lortzen dugu birziklatzea eta, eskala oso baxuan bada ere, arroparen superprodukzioa, mundu mailan gehien kutsatzen duena.

Zer onura dakarzkizu ekonomia zirkularreko edo jasangarritasuneko ekintza horiek zure merkataritzan aplikatzeak?

Jende askorentzat eskuraezinak diren jantziak eskaini ahal izatea, prezio merkeagoetan

Zer oztopo edo zailtasun aurkitzen dituzu iraunkortasun-ekintzak zure merkataritzan aplikatzerakoan?

Gure negozio-ereduari ikusgarritasun handiagoa emateko laguntzarik eza

Zure ustez, nola sar ditzakegu Gipuzkoako saltoki gehiago iraunkortasuna beren negozioan txertatzeko?

Uste dut saltoki guztiek integratu dezaketela iraunkortasuna. Bakoitza bere erara. Erakusleihoak egiteko hondakinak erabiltzea, edo, besterik gabe, ondo birziklatzea.

Zer aholku edo gomendio emango zenieke praktika jasangarriak aplikatzeko interesa duten Gipuzkoako beste saltoki batzuei?

Lehen esan dudan bezala, uste dut, behar bezala birziklatuz, birziklatutako ontziak erabiltzen saiatuz eta bezeroak saltokietan ematen dizkiegun poltsak birziklatzearen garrantziaz kontzientziatuz, aurrerapauso handia izango litzatekeela.