COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Berrikuntza eta elkartasuna: Naturklimak bere lehen uzta hidroponikoa eman dio Gipuzkoako Elikagaien Bankuari

Naturklimak, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko 3 ikaslek Euskadin sustatzen duten Terrace Lab startup-arekin lankidetzan, barne-hazkuntzako sistema hidroponiko bat inauguratu du Eskuzaitzetako egoitzan, eta jasangarritasunarekin eta berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa erakutsi du.

Lehen barazki uzta Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emanez, ekimenak hiri-nekazaritza sustatu nahi du, ekonomia zirkularra indartu, eta tokiko komunitateari lagundu, gizartearekin eta ingurumenarekin duen konpromisoa berretsiz.

Jose Ignacio Asensio Naturklimako presidente eta Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatuak honako hau azpimarratu du: “Proiektu hau adibide bikaina da ekintzailetza ekonomia zirkularraren printzipioekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin nola lotu dezakegun erakusteko. Gainera, gure lehen uzta Gipuzkoako Elikagaien Bankuari ematean, gure konpromiso soziala berresten dugu, berrikuntza horien onurak gehien behar dutenei iritsiko zaizkiela ziurtatuz”.

Terrace Lab sistema "nekazaritza zerbitzu gisa" (FaaS, ingelesezko siglak) kontzeptuaren bidez elikaduraren sentsibilizazioa sustatzeko diseinatuta dago. Ikuspegi moderno horrek teknologia aurreratuaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna nekazaritza-tradizioarekin uztartzen ditu, hiri- eta lan-eremuetan barne-nekazaritza sustatuz eta hurbileko ekoizpena bultzatuz.

Naturklimaren sarrerako hallean instalatutako lau produkzio-moduluak uraren birzirkulazio-sistema eraginkorragatik eta LED argiztapenagatik nabarmentzen dira. Gainera, modulu horiek berreskuratutako itsas plastikoz egin dira, ingurumenarekiko konpromisoa sendotuz.

Laborantza-sistemari esker, urtean 130 kilogramo barazki fresko ekoizten dira gutxi gorabehera, eta lau astean behin uztak jasotzen dira. Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emandako lehen uzta honetan, hosto berdeko barietateak landatu dituzte, letxuga eta albaka, besteak beste.

Etorkizuneko laborantzei begira, Naturklimak eta Terrace Lab-ek landare-barietate zabalagoa esploratzeko asmoa dute, eta horiek ere Elikagaien Bankuari emango dizkiote, horrela beren konpromiso soziala eta Gipuzkoako lurraldeko elikadura-segurtasunari egiten dioten ekarpena berretsiz.