•
Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren albisteak (Apirila 2023)
Honekin batera doazkizue azken hilabeteko berri.
Honelakoa da klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Gipuzkoako eraikina.
Donostiako Eskuzaitzeta industrialdeko higiezin berria 2 urteko epean gauzatu da, inbertsioa 8.500.000 eurokoa izan da, eta erreferentziazkoa da eraikuntza jasangarriaren esparruan.
Naturklimak "transformazio ekonomiko jasangarrirako fabrikaren" ateak ireki ditu.
Fundazioak Zubietako bere egoitza berria inauguratu du, energia-kontsumo "ia nulua" duen “passivhaus” eraikin bat
Naturklimak eta ASCONGIk ahaleginak batzen dituzte Gipuzkoako eraikuntza jasangarriko eredu baterantz.
Hitzarmenaren helburua da Gipuzkoako eraikuntzaren, sustapenaren eta birgaitzearen esparruko enpresei laguntzeko ekintzak egitea, horien eraikuntza iraunkorreko eredu bateranzko trantsizioan.
Etxolazarreta berdatu egin da Naturklimaren Borondatezko Karbono Funtsaren laguntzarekin.
Aiako Harriaren 340 hektarea kiskali zituen suteak bi urte betetzen diren honetan, Bidasoa auzoko lurzati horren berreskuratzea bizkortu ahal izan da.
Ingurumen Departamentuak, EHUk eta HABICek ahaleginak batu dituzte enpresa gela dinamizatzeko.
Ikasleak lan-merkatuan errazago sar daitezen arkitekturaren eta diseinu efizientearen adarretan.
4 milioi euro, Zumarragako Plastikoaren Ekonomia Zirkularraren Berrikuntza Poloa abiarazteko
Plastikoaren Ekonomia Zirkularraren Berrikuntza poloak 50 enplegu zuzen eta 90 zeharkako sortuko ditu, eta giltzarria izango da Europar Batasunak eskatzen dituen birziklatze irizpide berriak bermatzeko.
José Ignacio Asensio Reviglass bisitatzen izan da, eta bertatik bertara ezagutu ditu Gipuzkoako enpresa horren erronkak.
Bidania-Goiatzen dago Reviglass, eta 38 urteko esperientzia du beirazko mosaiko %100 birziklatuak fabrikatzen.
Ingurumen Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak aurrera jarraitzen dute aurrezpenean, energia-efizientzian eta energia berriztagarrietan.
Jarduera horiek guztiak garatzeko, Ingurumen Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu guztira.
Ingurumen Departamentuak eta Surfrider Españak herritarren zientzian sakonduko dute.
Berritasun gisa, GKEak herritarren zientzian oinarritutako doako prestakuntza programa bat proposatu du; hari esker, erakundearen hezkuntza-tresnak sustatu ahal izango dira.
Itsas Zaintza Sarea jaio da, itsasoaren defentsaren eta babesaren alde lan egiteko itsas erakundeen sarea.
Bere eginkizuna itsasoari buruzko ezagutza balioestea da, haren defentsa eta babesaren alde lan egiteko.
TEK Garbera energia-komunitatea Altza eta Intxaurrondoko 100 etxebizitzatara iritsiko da.
Altza eta Intxaurrondoko 100 familia energia-komunitate hiritar berriaren onuradun izango dira, Garberak plaka fotovoltaikoak instalatzeko lagatako azalerari esker.
Campezo Taldeak proiektu bat abiarazi du ekonomia zirkularra sustatzeko eta bigarren mailako lehengaien erabilera optimizatzeko.
Eraikuntzaren sektoreko Euskal holding hori elkarren artean sinergiak dituzten zenbait enpresak osatzen dute, bost ekoizpen-instalazio ditu, eta 1.000 langile inguruk osatzen dute bertako plantilla. 165 milioi € fakturatzen ditu urtean.
Itsaspeko robot bat eta ekonomia zirkularra estimulatzen duten beste gailu berritzaile batzuk.
Ezagutu robotikan, digitalizazioan eta azken teknologietan oinarritutako hiru konponbide harrigarri, helburu komun bera dutenak: gure ingurunearen deskarbonizazioa erraztea.
ESG, lehen arau-bilatzailea,sortu da.
Eraikuntzaren sektorea da munduko guztizko ur-kontsumoaren % 16ren arduraduna.
Espainiako urtegiak beren ahalmenaren erdian daude, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren arabera.
Hondamendi naturalek galera-errekorrak eragin zituzten 2022an.
Europako Parlamentuak onartzen du isurien murrizketa % 40ko handitzea 2030erako.
Lehen aldiz, EBko herrialde guztiek berotegi-efektuko gasen isuriak murriztu behar dituzte, % 10 eta % 50 arteko helburuekin.
Europan plastikoa birziklatzeko gaitasuna % 17 hazi da, 11,3 milioi tonatara iritsi arte.
2021ean 730 birziklatze-instalazio baino gehiago kontabilizatu ziren EB27+3an, baita 30.000 lanpostu baino gehiago eta 8.700 milioi euroko fakturazioa ere.
Jasangarritasun-estrategia, funtsezko irizpidea Espainiako gazteentzat lan bat aukeratzeko orduan.
Azterketa baten arabera, PETezko edari-ontziek beirazkoek edo aluminiozkoek baino ingurumen-inpaktu txikiagoa dute.
PETezko ontzien elkarte estatubatuarrak argitaratutako bizi-zikloaren analisi batek ondorioztatzen du plastikozko botilek hondakin gutxiago sortzen dituztela, ur gutxiago erabiltzen dutela eta isuri gutxiago sortzen dituztela.
Ehunkien eta oinetakoen SCRAP berriak aurkezten dira Conama Local 2023n.
Topaketak saio espezifiko bat eskaini dio frakzio horren udal-bilketaren inplementazioari. Bertan, SCRAP berrien enbrioia izango diren bi erakundeak aurkeztu dira.
Eraikin berriek zero isuri izan beharko dute 2028tik aurrera, Europako Parlamentuaren arabera.