COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularraren albisteak (2024ko iraila)

Honekin batera doazkizue azken hilabeteko berri garrantzitsuenak

1. argazkia

Gipuzkoako industriak 124 milioi euro eskura dezake Ekonomia Zirkularraren PERTEari esker

Deialdiak aurkezteko ekitaldiak enpresa gipuzkoarraren berrogeita hamar bat ordezkari biltzea lortu du.

Esteka

Esteka


Gipuzkoak trantsizio energetikoa bizkortzen du bateria-proiektu berritzaileekin Eskuzaitzetan

Gipuzkoa ekonomia zirkularraren eta trantsizio energetikoaren abangoardian kokatzen da, Eskuzaitzetan proiektu berritzaileak ezartzeko bi hitzarmen estrategiko sinatuz eta eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko baterien inguruko bi proiektu aurkeztu ditu. 400.000 euroko inbertsioarekin, Aldundiak eta Cidetecek baterietatik datozen materialak karakterizatzeko laborategi bat eta azken belaunaldiko energia-mikrosare bat jarriko dituzte martxan Eskuzaitzeta industrialdean.

Esteka

Esteka


Jose Ignacio Asensio diputatuak Ederfil Becker enpresa gipuzkoarra bisitatu du, Ekonomia Zirkularrean erreferentea eta deskarbonizazio industrialaren PERTEren onuraduna

Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak Gipuzkoako industriaren eraldaketa iraunkorra bultzatzeko eta ingurumena errespetatzen duten ekoizpen eredu arduratsuagoetaranzko aldaketa gidatzen ari diren enpresei laguntzeko egindako apustuaren barruan kokatzen da bisita hau.

Esteka


Jasangarritasun Departamentuak 2,2 milioi euro bideratuko ditu ekonomia zirkularreko eta energia berriztagarrietako 95 proiektutara

Ekonomia Zirkularraren deialdiak 77 proposamen erakarri ditu hondakinak murrizteko eta berrikuntza sustatzeko; eta energia berriztagarrien deialdiak 18 eskaera jaso ditu energia-komunitateak eta autokontsumoa bultzatzeko.

Esteka 


Gipuzkoak aurrera egiten du bioekonomian, Aldundiaren eta CEITen arteko hitzarmen berri baten bidez

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 165.000 euroko zuzkidura izango du akordio horretan, 2023an hasitako ikerketa-ildoarekin jarraituko du, eta biometano-biofindegi baten garapenean, biomasaren balorizazioan eta hondakinak kudeatzeko teknologia berrien ezarpenean oinarrituko da.

Esteka


Ontzi birziklagarriak Gipuzkoako taberna eta jatetxeetan, elikagaien hondakinak murrizteko

Iraunkortasun Sailak 30.000 euro bideratuko ditu urtean xahutzen diren 123.000 tonak murrizteko.

Esteka


Doako ‘vending’ makina bat Eibarren, elikagai-soberakinaren aurka

J.A.-n kontsumitu gabeko elikagaiak dituzten erretiluak eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. Moguel Ikastola eta Egogain zentroa.

Esteka


«Euskal kostaldean 5.000 hondakin plastiko bildu ditugu 20 egunetan»

'Mater' itsasontzi museo ekoaktiboko adituek "kontsumo-ohiturak aldatzea" proposatu dute, hainbeste itsas zabor egon ez dadin.

Esteka


Ekonomia zirkularrerako trantsizioa errazagoa izango da iraunkortasunera eta berrikuntzara bideratutako enpresekin

Ekonomiaren zirkulartasuna hobetzeko, politika eta neurri publikoek ekoberrikuntza sustatu behar dute enpresetan, batez ere ETEetan.

Esteka


Europako laurden batek bere ingurumen-egoera hobetu lezake ekosistema naturalak leheneratuz gero

Birnaturalizatzeko potentziala duten eremuen % 70 klima hotzenak dituzten herrialdeetan identifikatu dira.

Esteka 


«Ez gara planetaren jabe. Maizterrak gara» Carol Portabella, Monakoko Alberto II.a Printzea Fundazioko presidentea

Elkarlana funtsezkoa izan daiteke klima larrialdiaren erronkei aurre egiteko. «Planetarekin koexistentzia orekatua» lortzeko lana defendatu du Carol Portabellak.

Esteka