COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Indarrean dauden laguntzen eta berrikuntzen zerrenda (iraila 2023)

Zuen enpresa eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat laguntza- eta dirulaguntza-lerroen berri ematen dizuegu

1. argazkia

Nobedade:

  1. URAREN HIRI-ZIKLOAREN ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO PROIEKTUEN PROGRAMAREN BIGARREN DEIALDIA (PERTE URAREN ZIKLOAREN DIGITALIZAZIOA), BERRESKURATZE, ERALDAKETA, TRANTSIZIO ETA ERRESONENTZIA PLANAREN ESPARRUAN. Bigarren deialdia onetsi da, uraren hiri zikloaren eraginkortasuna hobetzeko proiektuetarako laguntzak emateko.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak:

A mota: estrategia, plan, eraikuntza-proiektu edo azterlanen prestaketa/eguneratzea edo hobekuntza, horri lotutako sektore-araudia betetzea sustatuko duena eta uraren hiri-zikloaren eraginkortasuna hobetzea eta klima-aldaketara edozein lurralde-eremutan egokitzea sustatuko duena, aurkeztutako proposamenean sartutako udalerriei zerbitzu emateko.

B mota: uraren hiri-zikloaren eraginkortasuna eta digitalizazioa hobetzeko esku-hartzeak.

C mota: plataformak, web atariak edo informazio sistemak eta tresna digitalak egitea/eguneratzea edo hobetzea.

Onuradunak:

(a) Udal-mugarte batean edo batzuetan hiriko hondakin-urak hornitzeko, saneatzeko edo arazteko zerbitzuen pertsona juridikoak edo aldi baterako enpresa-elkarteak, baldin eta udal-operadoreak, titularrak edo eskumenak badituzte, edozein modalitatetan, araudi aplikagarrian ezarritakoaren arabera.

(b) Aurreko atalean deskribatutako bi subjektuk edo gehiagok osatutako eskatzaile-taldeak.

Eskatzeko epea: 2023ko urriaren 30etik 2023ko abenduaren 13ra.

Esteka.

  1. BIOEKONOMIA 2023 - BIOEKONOMIAKO BERRIKUNTZA-PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZAK. Bioekonomiaren eremuan berrikuntzako proiektu pilotuak eta frogantza-proiektuak egitea sustatu eta bultzatzeko laguntzetarako deialdia egitea da.

2.900.000 euro erabiliko dira agindu honetan aurreikusitako bioekonomiako berrikuntza-proiektuak egiteko laguntzak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

a) Proiektu pilotuak garatzeko, 2.529.479 euro erabiliko dira. 348.894 euro 2023rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.180.585 euro 2024rako konpromiso-kredituari.

b) Jarduera bioekonomikoak abiarazteko frogantza-proiektuetarako, berriz, 370.521 euro erabiliko dira. 51.106 euro 2023rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 319.415 euro 2024rako konpromiso-kredituari.

Onuradunak:

  1. Pertsona fisikoak edo juridikoak, haien forma juridikoa edozein izanik ere, eta agindu honetan ematen den enpresaren definizioaren arabera, honela sailkatuko dira:

Enpresa txiki eta ertainak, Batzordeak enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera (C (2003) 1422).

Enpresa handiak edo enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

  1. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Eskabideak aurkezteko epea: hilabetekoa, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita (argitaratze-data: 2023/08/29).

Esteka.

  1. BILTEGIRATZE ELEKTRIKO ETA TERMIKOKO PROIEKTU BERRITZAILEETARAKO LAGUNTZEN LEHEN DEIALDIA, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

(a) laguntza-lerroa: energia elektrikoaren garraio- edo banaketa-sareetara konektatutako biltegiratze elektrikoko proiektu independenteak edo “stand-alone”, Estatu osoan (50 milioi euro).

(b) laguntza-lerroa: bero sentikorra, sorra edo termokimikoa erabiltzen duten biltegiratze termikorako proiektuak, baldin eta biltegiratzea energia berriztagarria ekoizteko instalazio bati zuzenean konektatuta badago. Energia metatua energia termiko bihurtu beharko da azken erabilerarako (6 milioi euro).

Laguntzaren xede diren proiektuek 4 ordu edo gehiago eduki beharko dituzte biltegiratuta. Laguntzaren gehieneko intentsitatea:

% 45era arte, enpresa handia.

% 55 arte, enpresa ertaina.

% 65 arte, enpresa txikia.

Aurkezteko azken eguna: 2023ko urriaren 18a, 14:00etan.

Esteka.

  1. 2023 LAGUNTZAK ibilgailu hibridoen, baterien eta hidrogenozko erregai-pilen ibilgailu elektrikoen eredu, sistema eta osagaiekin zerikusia duten proiektu berritzaileak gauzatzeko - Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa –. Laguntzak zuzenean ematea (fondo galdurako diru-laguntza) ibilgailu hibridoen eta baterien eta hidrogenozko erregai-pilen ibilgailu elektrikoen ereduak, sistemak eta osagaiak garatzen dituzten proiektuei.

Industria-ikerketako proiektuak – Garapen esperimentaleko proiektuak – Antolaketa-arloko berrikuntza-proiektuak – Prozesuen arloko berrikuntza-proiektuak – ETEek gauzatutako inbertsio-proiektuak.

Aurkezteko azken eguna: 2023ko urriaren 23a.

Esteka.

  1. DONOSTIAKO SUSTAPENA SA

- Donostiako enpresa-proiektu berritzaileen hazkundea bultzatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia.

Esteka.

- Donostian enpresa berriak sortzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia.

Esteka.

Talentu Berritzailea programaren oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia: Donostiako enpresa eta entitateetako proiektu berritzaileetan gazte kualifikatuen kontratazioa sustatzeko.

Esteka.

- Enpresa-ekimen berritzaileak sortu, hazi eta finkatzen laguntzeko Ekin+ programaren oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia.

Esteka.

- Bonu Teknologikoak programaren oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia: Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko.

Esteka.

Indarrean:

  1. BARNEKINTZAILE 2023. Enpresentzako laguntza negozio berriak garatzeko eta aukera berrietatik sortutako jarduera, produktu eta zerbitzu berrietarantz dibertsifikatzeko. Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk zuzentzen duten Barnekintzailetza Babesteko ekimena ekintzaileen ekosistemara eta enpresetara zuzentzen da, Arabako eta Gipuzkoako BIC-en,  BIC Bizkaia Ezkerraldearen eta BEAZen bidez. Bere helburua da proiektu tradizionalak eta teknologikoak babestea dibertsifikazio-prozesuetan, horrela, jarduera ekonomiko berria, negozio-ildo berriak eta/edo enpresa berriak sortzen laguntzeko 3 laguntza-lerro bereizi abian jarriz:
  2. Laguntza-lerroa. Negozio berriak sortzeko plana.
  3. Laguntza-lerroa. Ideiari laguntzea eta heltzea.
  4. Laguntza-lerroa. Finantzaketa eskuratzea.

Eskatzeko azken eguna: 2023/12/11ean, 23:59an.

Esteka.

  1. 2023 GAUZATU NAZIOARTEKO PROGRAMA. Gauzatu Internazionalen laguntza-programa ETEen eta euskal enpresa handien ezarpena atzerrian sustatzeko diseinatu da, eta lehiakortasuna handitzeko eta nazioarteko posizionamendua hobetzeko behar diren baliabideak eta finantzaketa eman zaizkie. Enpresa bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, eta laguntzak interesik gabeko finantzaketa itzulgarria izango dute, urteko ordainketetan emandakoa, egindako inbertsioekiko proportzioan, eta bost urtean itzuli beharko dira, inbertsio-proiektua amaitu eta bigarren ekitalditik aurrera.

Eskatzeko azken eguna: 29/09/2023, 23:59an.

Esteka.

  1. EUROPAKO HIRI-EKIMENAREN EKINTZA BERRITZAILEEN PROIEKTUEN BIGARREN DEIALDIA. EGEF funtsetako 120 milioi euroko aurrekontua du,eta Europako Hiri Ekimenaren (EUI) ekintzaberritzaileen bigarren deialdia hiru gairi buruzkoa da: hirien ekologizazioa, turismo jasangarria eta hirietako talentua gutxitzea. Hautatutako proiektu bakoitzak gehienez ere 5 milioi euroko kofinantzaketa jaso ahal izango du EGEF funtsetik, eta hiru urte eta erdiko epean gauzatu beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 5ean bukatuko da.

Esteka.

  1. ETXEBIZITZA-SEKTOREAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK EZARTZEKO BIDERAGARRITASUN AZTERLANETARAKO LAGUNTZEN PROGRAMA, ETA ENERGIA-ERAGINKORTASUNERAKO INBERTSIOAK MERKATARITZAREN ETA BANAKETAREN SEKTOREAN.

2. laguntza azpi-programa – Energia-eraginkortasunerako inbertsioak G46 jarduera-taldeek ordezkatzen dituzten azpisektoreetan - Handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak, eta G47 - Txikizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak.

Onuradunak:

  • Pertsona juridiko pribatuak, 2009ko EJSN (CNAE 2009) G46 eta/edo G47 jarduera-taldeen barruan dutenak.
  • Energia zerbitzuen enpresa gisa jarduten duten pertsona juridikoak, azpi-programa honetarako aipatu diren onuradun potentzialen kontura programa honetako oinarrietan aurreikusitako jarduketak egiten dituztenak.

Emango den laguntzaren zenbatekoa % 30 izango da enpresa handientzat, % 40 enpresa ertainentzat eta % 50 enpresa txikientzat, diruz lagundu ahal diren kostuen gainean.

Jarduketek guztira eta gehienez ere 300.000 euroko dirulaguntza izango dute onuradun bakoitzeko. Ez dira onartuko diruz lagundu daitezkeen inbertsioak (energia-eraginkortasunarekin eta horren ondorioz energia aurreztearekin zuzenean lotutakoak) 3.000 euro baino gutxiago badira, BEZa sartu gabe.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n bukatzen da.

Esteka.

  1. HAZINNOVA 2023. Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza. Horretarako, enpresa onuradunen eskura jartzen du Hazinnova hurbileko agente bat prozesu osoan laguntzeko eta berrikuntzan aditua den aholkularitza baten zerbitzuak (50 orduko aholkularitza pertsonalizatua eta presentziala).

Hazinnova laguntzak 5 langileko edo gehiagoko plantillak dituzten Euskadiko enpresentzat dira, industria, IKTen jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratze, finantza-jarduerak edo aseguruen sektoreentzako.

  • Enpresa bakoitzak gehienez 2 mikroproiektu garatzeko laguntza jaso dezake, betiere arlo desberdinetakoak badira.
  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa: enpresaren kudeaketa finantzario eta estrategikoan hobekuntzak, errentagarritasuna kontrolatzera bideratuak.
  • Barneko administrazio-prozesuak: eraginkortasuna hobetuko duten prozesuak berriz diseinatzea, besteak beste, eskarien, kobrantzen eta ordainketen kudeaketarekin, bezeroen kudeaketarekin eta berankortasunarekin zerikusia dutenak.
  • Logistika: hornidura- edo banaketa-katean hobekuntzak egitea, gastuak murrizteko, ingurumen-inpaktua murrizteko eta entrega-epeak doitzeko.
  • Pertsonak: enpresaren helburuetan plantillaren konpromisoa areagotzeko ekintzak.
  • Bezeroak: bezeroak hobeto ezagutzeko, erakartzeko eta leialtzeko prozesu berriak.
  • Merkatu berriak: marketin-estrategiak, enpresa beste merkatu batzuetara zabaltzeko, geografikoki edo bezero-segmentu berriei dagokienez.
  • Produktua: produktu eta zerbitzu berriak garatzeko berrikuntzak, edo lehendik daudenak hobetzeko berrikuntzak, negozio-bolumena handitzeko.

Aurkezteko epea: apirilaren 18tik 2023ko urriaren 26ra.

Esteka.