• LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK
Indarrean dauden laguntzen eta berrikuntzen zerrenda - 2021ko ekaina
Zuen enpresa eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat laguntza- eta dirulaguntza-lerroen berri ematen dizuegu:
BERRIKUNTZAK
1- GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO EKONOMIA SUSTAPENA, TURISMO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA. Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzak. Finantzatu beharreko beste jarduketa batzuen artean, honako hauek daude: ekonomia zirkularra enpresa-jardueraren balio-kate osoan integratzea, ekonomia sortzailea balioestea edo Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzea.
Xehetasun gehiago:
Gipuzkoako enpresei, enpresa-elkarteei eta klusterrei zuzendua.
Zenbatekoa: kostu hautagarrien % 75-80 arte.
Epea: 2021eko uztailaren 19ra arte.
IHOBE
2- Ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren erakustaldiaren alorreko proiektuak egiteko laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-1. lerroa). Ekipamenduen ekodiseinuaren eta proba pilotuen, industriaurrekoen edo industrialen bidezko erakustaldiaren bitartez frogatu diren eta bideragarriak diren konponbideak merkatuan jartzeko dirulaguntzak.
Xehetasun gehiago:
Batez ere industria-sektoreko enpresa pribatuei eta industria-sektoreari lotutako konponketa-zerbitzuei eta beste zerbitzu batzuei zuzendua.
Zenbatekoa: 30.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epea: 2021eko irailaren 30era arte.
Garrantzitsua: proiektu-ideiaren aldez aurreko kontraste bat eska daiteke, dagokion ideia-fitxa Ihoberi bidaliz, 2021eko uztailaren 12a baino lehen.
3-Ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-2. lerroa). Ekonomia zirkularraren eta baliabideen efizientziaren Europako politika-tresna batetik (“driver”) eratorritako merkatu-aukerei erantzuten dieten proiektuen bidez konponbide ekoberritzaileak garatzeko dirulaguntzak.
Xehetasun gehiago:
Batez ere industria-sektoreko enpresa pribatuei eta industria-sektoreari lotutako konponketa-zerbitzuei eta beste zerbitzu batzuei zuzendua.
Zenbatekoa: 100.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epea: 2021eko irailaren 30era arte.
Garrantzitsua: proiektu-ideiaren aldez aurreko kontraste bat eska daiteke, dagokion ideia-fitxa Ihoberi bidaliz, 2021eko uztailaren 12a baino lehen. Era berean, Ihoberekin proiektua kontrastatzeko bilerak egitea posible / gomendagarria da.
4- Europako programetarako proiektuak diseinatzeko laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-3. lerroa). I+G+b-ri laguntzeko Europako programei (Horizon Europe, Life...) egindako proiektu ekoberritzaileen eskaerak hobetzeko dirulaguntzak.
Xehetasun gehiago:
Tamaina guztietako enpresa pribatuei, asoziazioei nahiz elkarteei, kooperatibei eta lan-sozietate anonimoei zuzendua. Zentro teknologikoei eta unibertsitateei ere bai.
Zenbatekoa: 10.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epeak: 2021eko uztailaren 6ra arte eta 2021eko azaroaren 10era arte.
5- Proiektu erronkazaleak aktibatzeko laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-4. lerroa). Enpresa-aukera ekoberritzaile berriak definitzera bideratutako dirulaguntzak, balio-katearen mailak barne hartzen dituztenak eta “driver”ek edo Europako ingurumen-politikako tresnek eragiten dituztenak, I+G+b laguntzen deialdietara aurkezteko, hala nola Hazitek Estrategikoa eta beste batzuk.
Xehetasun gehiago:
Batez ere industria-sektoreko enpresa pribatuei eta industria-sektoreari lotutako konponketa-zerbitzuei eta beste zerbitzu batzuei zuzendua.
Zenbatekoa: 40.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epea: 2021eko irailaren 20ra arte.
Garrantzitsua: proiektu-ideiaren aldez aurreko kontraste bat eska daiteke, dagokion ideia-fitxa Ihoberi bidaliz, 2021eko uztailaren 12a baino lehen. Era berean, Ihoberekin proiektua kontrastatzeko bilerak egitea posible / gomendagarria da.
6-ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Ibilgailu efiziente eta alternatiboetan inbertitzeko laguntzak (PAVEA). Garraio-modu efizienteagoetarantz transferitzera, energia berriztagarriak erabiltzera eta energia aldetik efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera bideratutako inbertsioak sustatzeko dirulaguntzak, EAEko lurraldeko elektrizitate-kargarako eta erregai alternatiboak hornitzeko beharrezkoak diren azpiegituren erabilgarritasuna erraztuz.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbatekoa: 3.000 € arte ibilgailuko.
Epea: 2021eko urriaren 31ra arte.
7- EUSKO JAURLARITZAKO EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA Indarrean dauden Erkidegoko arauak gainditzeko aukera emango duen ingurumenaren babes-maila lortzera bideratutako inbertsioak sustatzeko laguntzak –inbertsio horiei zuzenean lotutako azterketak barne–, ekoberrikuntza-proiektuei arreta berezia eskainiz.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbatekoa: aldakorra, jarduketa-motaren arabera.
Epea: 2021eko uztailaren 19ra arte.
INDARREAN - ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1- Eraikinen energia-birgaitzea. Eraikinetan (2007 baino lehenagokoak) jarduketak egiteko dirulaguntzak: inguratzaile termikoaren hobekuntza, argiztapen-instalazioak, klimatizazioa, aireztapena, ur beroaren ekoizpena eta energia berriztagarriak erabilera termikoetarako
Xehetasun gehiago:
Eraikinen enpresa jabeei, emakidadunei eta errentariei zuzendua.
Zenbateko aldakorra %-tan 500.000 € arte.
Epea: 2021eko uztailera arte.
2- MOVES II (IDAE) Plana Mugikortasun efizientean eta jasangarrian egindako inbertsioak: energia alternatibo bidezko ibilgailuak (GLP, gasa, H2 eta elektrikoak), karga-azpiegiturak eta lanerako mugikortasun jasangarrirako planak eta neurriak.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbateko aldakorra %-tan 100.000 € arte eta 5.500 € ibilgailuetan.
Epea: 2021eko irailera arte.
3- Garraioan eta mugikortasun efizientean egindako inbertsioak. Mugikortasun efiziente eta jasangarrirako inbertsioetarako dirulaguntzak: Energia alternatibo bidezko ibilgailuak (GLP, gasa, H2 eta elektrikoak), karga-azpiegiturak, bizikletaren sustapena eta energia-azterketak eta flota-auditoriak.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbateko aldakorra %-tan 200.000 € arte.
Epea: 2021eko irailera arte.
4- Energia berriztagarrien instalazioetako inbertsioak autokontsumo elektrikorako. Ekoizpen elektrikorako aprobetxamendu berriztagarriko inbertsioak: eguzki-energia fotovoltaikoa, minihidraulikoa eta minieolikoa.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbateko aldakorra, % 25-30ekoa, 40.000 € arte (100.000 € potentzia handiko energia fotovoltaikorako)
Epea: 2021eko ekainera arte.
5- Biomasa / geotermia aprobetxatzeko inbertsioak: Galdara-gelak / bero-ponpak, bero-/hotz-sareetara lotzea.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbateko aldakorra: biomasa % 25, 80.000 € arte, eta geotermia % 30, 70.000 € arte.
Epea: 2021eko ekainera arte.
+INFO GEOTERMIA // +INFO BIOMASA
INDARREAN, ZABALDUTAKO EPEAREKIN:
6- EUSKO JAURLARITZAKO EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA. Laguntzak 2019ko energia-efizientziaren jarduketetarako ETEentzat (mikroETEak barne) eta industria-sektoreko enpresa handientzat (2019ko IDAE-industria).
Xehetasun gehiago:
Deialdi honen helburua da karbono dioxidoaren isuriak eta energiaren azken kontsumoa murrizten duten industria-sektoreko jarduketak bultzatzea eta sustatzea, energia-efizientzia hobetuz (1. mota), eta energia-kudeaketako sistemak ezarriz (2. mota).
Gehieneko zenbatekoa: 2 milioi € 1. motako jarduketetarako eta 30.000 € 2. motako jarduketetarako.
Epea: 2021eko ekainaren 30era arte.