• LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK
Indarrean dauden laguntzen eta berrikuntzen zerrenda - 2021eko azaroa
Zuen enpresa eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat laguntza- eta dirulaguntza-lerroen berri ematen dizuegu:
Nobedade:
- EUSKO-JAURLARITZA-IHOBE. ETEei laguntzeko programa zirkularra 2021. Ekonomia zirkularreko metodo eta jardueren aplikazioa bultzatzea EAEko enpresa txiki eta ertainetan, gure inguruko eragileen gaitasunak eta ezagutza aprobetxatuz.
Xehetasun gehiago:
Enpresa txiki eta ertainentzat eta Bitarteko Agenteak (klusterrak, enpresa-eta sektore elkarteak, merkataritza-ganberak, tokiko. Eskualdeko edo lurralde historikoetako garapen-agentziak). Talde-lana eta -ikaskuntza eta enpresa bakoitzaren lana uztartzen dituzten proiektuen garapena finantzatuko da, praktika zirkularragoak hartzeko, merkatu-tresnak eta nazioartean onartutako metodologiak aplikatuz, ETEetatik negozio-eredu zirkularragoetara igarotzeko, eta Euskadin oraindik egiaztatu gabeko metodologia berriak pilotatuz.
Zenbatekoa: 100.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epeak: 2021eko azaroaren 30era arte.
- EUSKO JAURLARITZA. Bioekonomiako berrikuntza proiektuetarako laguntzak. Deialdi honen helburua da bioekonomiaren esparruan proiektu pilotuak eta berrikuntza erakusteko proiektuak sustatzea.
Xehetasun gehiago:
Tamaina, talde edo enpresa-elkarte guztietako enpresa pribatuei zuzendua. Bioekonomiaren esparruan balio-kate berriak sortzeko proiektu pilotuak edo erakusleen garapena finantzatzen da, jatorri biologikoko lehengaiak eraldatu eta balio erantsiko produktuak lortzeko.
Zenbatekoa: diruz laguntzen ahal diren kostuen %70eraino.
Epea: 2021eko azaroaren 20ra arte.
- Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa – MITERD. Mugikortasun elektrikoko proiektu berezietarako pizgarrien programa (MOVES programa Proiektu bereziak II). Deialdi honen helburua, besteak beste, garraioaren sektorea deskarbonizatzen laguntzea da, mugikortasunaren elektrifikazioa sustatuz. Ibilgailu elektrikorako eta erregai-pilarako jauzi teknologikoa sustatzeko balio duten garapen teknologikoko proiektuak eta mugikortasun elektrikoko esperientzia berritzaileak sartzen dira.
Xehetasun gehiago:
Tamaina guztietako enpresa pribatuei, enpresa-talde edo -elkarteei, zentro teknologikoei eta unibertsitateei zuzendua. Materialen gastuak, ekipamenduetako inbertsioak, ondasun eta zerbitzuak erostea eta abar finantzatzen dira, esperientzia pilotuak edo erakusleak baliozkotzeko.
Zenbatekoa: diruz lagundu daitezkeen kostuen %60raino (enpresaren tamainaren arabera) eta 100.000 €-ko gutxieneko inbertsioa.
Epea: 2021eko azaroaren 24ra arte.
- ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programa, energia berriztagarrien iturriekin, eta etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari buruzkoa. Autokontsumorako (elektrikoa nahiz termikoa), autokontsumorako eta biltegiratzeko edo bakarrik biltegiratzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbateko: %15-65, tamainaren, teknologia-motaren, kokapenaren eta jarduera-motaren arabera.
Epea: 2021eko azaroaren 11atik 2023ko abenduaren 31ra arte.
Indarrean:
- Europako programetarako proiektuak diseinatzeko laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularrerako laguntza programa-3. lerroa). I+G+Bri laguntzeko Europako programetarako proiektu ekoberritzaileen eskaerak hobetzeko diru-laguntzak: Horizon Europe, Life eta beste batzuk.
Xehetasun gehiago:
Tamaina guztietako enpresa pribatuei, enpresa elkarte edo elkarteei, kooperatibei eta lan sozietate anonimoei zuzendua. Baita zentro teknologikoak eta unibertsitateak ere.
Zenbatekoa: gehienez 10.000 € proiektuko.
Epea: 2021eko azaroaren 10era arte.
- ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. MOVES III (IDAE) ibilgailu elektrikoak eta kargatzeko azpiegiturak erosteko plana.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbateko aldakorra %-tan 5.000 € arte eta 5.500 € ibilgailuetan.
Epea: 2023ko abenduaren 31ra arte.
Epea luzatua:
- EUSKO JAURLARITZA GARAPEN EKONOMIKOA, JASANGARRITASUNA ETA INGURUMENA SAILA. ETEetan (mikroETEak barne) eta industria-sektoreko enpresa handietan (IDAE industria 2019) energia-eraginkortasuneko jardueretarako laguntzak. Deialdi honen helburua da industria-sektorean jarduketak egin daitezen sustatzea, karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia kontsumoa murrizteko, eraginkortasun energetikoa hobetuz (1. mota) eta energia kudeatzeko sistemak ezarriz (2. mota).
Xehetasun gehiago:
Zenbatekoa gehienez ere 2 milioi euro 1. motako jarduketetarako eta 30.000 euro 2. motako jarduketetarako.
Epea: 2023ko ekainak 30 arte.