COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Gipuzkoako azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia

Gaur argitaratu da GAOn Gipuzkoako Lurralde Historikoko azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jarduketak gauzatzeko gauzazko dirulaguntzen deialdia

1. argazkia

Gaur argitaratu da GAOn Gipuzkoako Lurralde Historikoko azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jarduketak gauzatzeko gauzazko dirulaguntzen deialdia. Esteka honetan konsulta dezakezu:

GAO

Eta baseak:

GAO Baseak

Klima Aldaketaren Aurka Borrokatzeko Gipuzkoako Estrategiak (Gipuzkoa Klima 2050) 2050ean klima-neutraltasuna lortzea eta natura-ingurunearen erresilientzia handitzea ditu helburu, besteak beste. Hori lortzeko, lehentasunezko jarduera-ildotzat ezartzen ditu azpiegitura berdea bultzatzea eta lurraldea deszatikatzea, bai eta espazioak lehengoratzea eta naturalizatzea ere.

Testuinguru horretan, Naturklimak, Karbonoa Konpentsatzeko Borondatezko Funtsaren (FCO2) bidez, erronka horiei erantzun nahi die, lankidetza publiko-pribatua sustatuz, berotegi-efektua eragiten duten CO2 emisioak xurgatzen zein biodibertsitatea hobetzen, klima-aldaketara egokitzen eta Gipuzkoako azpiegitura berdea indartzen jarduteko. Horretarako, FCO2an jasotako dohaintzak lurraldeko natura-ondarea hobetzeko erabiltzen dira.

Esparru horretan, azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektuak eta jarduketak gauzatzeko gauzazko dirulaguntzetarako deialdia egiten da:

  • Xedea: azpiegitura berdeak eta berdeguneen eta gune urdinen konektibitatea birnaturalizatzeko, handitzeko eta hobetzeko jarduerak gauzatzea, bai eta biodibertsitatea eta haren kontserbazioa sustatzea, klima-aldaketara egokitzea eta sistemaren erresilientzia handitzea ere.
  • Hartzaileak: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak eta udal-erakunde autonomoak, toki-erakunde txikiak, mankomunitateak eta udal eta eskualde mailako merkataritza-sozietateak.
  • Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoari buruzko baldintza: diruz lagundutako obren proiektua edo memoria baloratua gauzatzeko aurrekontua edo kostu ekonomikoa obra-kontratu txikiaren mugetara egokituko da (48.000 BEZ barne).
  • Gauzatzea: Naturklima arduratuko da dagokion egikaritze-proiektua lizitatzeaz, eta bere gain hartuko du, barnean edo kanpoan, obra-zuzendaritza, eta erakunde onuradunekin lankidetzan gauzatuko ditu jarduketak.
  • Burutzeko epea: Dirulaguntzaren xede den jarduera edo proiektua hasi gabe egon beharko da deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean, eta urte horretako ekitaldi ekonomikoaren barruan amaitu beharko da, nahiz eta jarduera edo proiektu hori lehenago hasitako edo geroago amaitutako proiektu luzeago baten osagai edo etapa izan daitekeen.
  • Bazterketak: Ez dira diruz lagunduko Gipuzkoako Lurralde Historikoko onura publikoko mendietan egin beharreko proiektuak edo jarduketak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2 hilabete, GAO argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (argitalpen data: 2025/04/04).