COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

AI4Flood mugaz gaindiko proiektuko bazkideen bilera

2024ko ekainaren 19an, POCTEFA AI4Flood proiektuko bazkide guztiekin lehen jarraipen-bilera ospatu zen Donostiako SOCIAL HUB-an.

1. argazkia

Seihileko jarraipen-bilera honetan, AI4Flood proiektuaren esparruan egindako lanen aurrerapenen berri eman zen. Zehazki, Nafarroan eta Gipuzkoan intereseko arroen karakterizazioan eta AAean oinarritutako alerta goiztiarreko ereduak garatzeko erabiliko diren datu historikoen analisien aurrerapenak erakutsi ziren. Bestalde, CAPB, CEREMA eta PREDICT bazkideek Frantziako uholde arriskuaren kudeaketaren antolaketa aurkeztu zuten. Azkenik, proiektuaren 4. ekintzari hasiera eman zitzaion, ekintza honen barruan AAean oinarrituta egongo den eredu garapenaren hurrengo urratsak ezarriz.

Bazkideaz gain, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko (MITERD) Urak Babesteko eta Arriskuak Kudeatzeko Zuzendariordetza Nagusiak eta Pirinioetako Lan Erkidegoko Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak parte hartu zuten.

Juan Francisco Arrazolak, MITERDeko Urak Babesteko eta Arriskuak Kudeatzeko Zuzendariordetza Nagusiko ingurumen-kudeaketako buruak, konfederazio hidrografikoek egindako uholde-arriskuen planak koordinatzeaz arduratzen den erakundearen eginkizunak aurkeztu zituen. Era berean, egiten dituzten lanek proiektuarekin duten harremana nabarmendu zuen, hala nola alertak sortzea.

Bestalde, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiko koordinatzaile Eva Garcia-Balaguerrek Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia eta estrategia hori ezartzen lagunduko duen LIFE SIP Pyrenees4clima proiektua aurkeztu zuen.