Lehiaketaren oinarriak
Klima Bai! Unibertsitateak 2024 lehiaketa arautzen duten oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.
Lehiaketaren alderdi aipagarrienak, oinarri arautzaileetan bertan ikus daitezkeenak, hauek dira:
Lehiaketaren objektua
Krisi klimatikoa errealitate bat da, eta egunero nabaritzen dira ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-ondorioak. Horregatik, inoiz baino gehiago, funtsezkoa da klima-aldaketaren ondorioak mantentzen edo larriagotzen laguntzen duten jarduerak edo portaerak ahalik eta gehien murriztea, eta horiek arintzeko eta egokitzeko ekintza zehatzak sustatzea.
Gure ekintzak garrantzitsuak dira ekoizpen-eta kontsumo-modu iraunkorragoetarantz aurrera egiteko. Horregatik jarri dugu martxan Klima Bai! Unibertsitateak, iraunkortasunaren eta erresilientziaren bidean ohiturak aldatzen dituzten ekintza zuzen eta neurgarri txikien kate bat suspertzeko, eta, bestetik, unibertsitatearen esparruan klima-arloan duten eguneroko jarrerak eta ohiturak aldatzen eragozten duten oztopoak aztertu eta ezagutzeko.
Lehiaketan parte hartu ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Historikoko lau unibertsitateetako campusetako unibertsitate komunitate osoak (ikasleak, irakasleak, eta zerbitzuetako eta administrazioko langileak). Banaka lehiatuko da Klima Bai! Aplikazioaren eta web plataformaren bidez.
Lehiaketan zehar, galdera batzuei erantzungo zaie eta erronkak ebatziko dira gai-multzo hauetan: ura eta energia, kontsumo arduratsua, hondakinen hierarkia, mugikortasun jasangarria eta biodibertsitatea. Gainera, lehiaketaren amaieran, azken erronka bat izango da, non parte-hartzaileek beren ikuspegia eta proposamenak emango baitizkigute unibertsitateak klima-aldaketaren aurkako borrokan bete behar duen eginkizunari buruz.
Datak
Lehiaketa aurkezten denetik, irailaren 13an, hasiko da izena emateko epea. Lehiaketa 5-gai multzokoa da, irailaren 13an hasi eta urriaren 25an bukatuko da. Lehiaketaren gehieneko dedikazioa 10 ordukoa izanen da.
Parte hartu nahi dutenek edozein unetan har dezakete lehiaketan parte, urriaren 25a baino lehen.
Izena internet bidez eman beharko da, lehiaketaren web plataformaren bidez (http://klimabai.eus), horretarako dagoen formulario laburra betez.
Lehiaketan zehar, astero erronkak proposatuko dira gai-multzo bakoitzean.
Metodologia
Bost gai-multzoetako bakoitzak 10 galdera eta 4 erronka ditu. Gainera, lehiaketaren amaieran, azken erronka bat izango da, eta, hor, parte-hartzaileek Unibertsitateak klima-aldaketaren aurkako borrokan izan behar duen zereginari buruzko ikuspegia emango dute. Erronkak hautatzea eta garatzea borondatezkoa izanen da. Lehiatzaile bakoitzak arlo bakoitzean aukeratzen dituen borondatezko galdera eta erronkei erantzun ahala, puntuak pilatuko ditu.
Lehiaketa hilabetez eginen da. Gai-multzoak lehiaketaldi osoan zehar garatuko dira. Gai-multzo bakoitza lehiaketa amaitu arte osatu ahal izango da.
Gai-multzo bakoitzak sari esklusibo bat izango du, hau da, lehiaketako azken sariarekiko independenteak izango diren sari espezifikoak, guztizko puntuazio handiena lortzen duen lehiatzaileari emandakoa. Gainera bloke ezberdinetako lehen 3 sailkatuentzat areasteroko sariak izango dira.
Sari esklusiboen irabazleak aukeratzeko, Klima Bai! Unibertsitateak lehiaketako ebaluazio-batzordeak ezarritako balorazio-irizpideei jarraituko zaie.
Lehiaketa amaitu eta ebaluatu ondoren, laster egingo den azken ekitaldi batean banatuko dira sariak.