•
Naturklimak 'Focus' txosten berri bat argitaratu du klima-aldaketak Gipuzkoako udetan duen eraginari buruz
Gaur, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Naturklimak FOCUS bildumaren zenbaki berri bat argitaratu du. Txostenak 2025eko uda aztertzen du Gipuzkoan, bai eta klima-aldaketak uda beroen maiztasunean eta intentsitatean duen eragina ere.
Txostenak, Klima-aldaketak uda beroagoen probabilitatea eta intentsitatea handitu al ditu? 2025eko udaren analisia izenburupean, ondorioztatzen du 2025eko uda 1950etik Gipuzkoan erregistratutako hirugarren beroena izan zela, 20,7 °C-ko batez besteko tenperaturarekin eta bero-boladako 17 egunekin.
Azterketaren arabera, 2025ekoa bezalako uda bat gaur egungo kliman gutxienez 80 aldiz probableagoa da eragin antropogenikorik gabeko klima batean baino. Gainera, berotze globalak mota horretako gertakarien intentsitatea 2 °C inguruan handitu duela kalkulatzen da, eta horrek lehen oso arraroa zen fenomeno bat nahiko ohikoa bihurtu du.
Txostenak ohartarazten duklima-agertoki desberdinen arabera, antzeko udak gero eta ohikoagoak izan daitezkeela XXI. mendean zehar, bereziki berotegi-efektuko gasen emisioek gora egiten jarraitzen badute.
Argitalpen honen bidez, Naturklimak klima-aldaketak Gipuzkoan dituen ondorioei buruzko ezagutza sortzeko, aztertzeko eta zabaltzeko duen konpromisoa indartzen du, lurraldearen egokitzapenean aurrera egiteko informazio zorrotza eskainiz.