COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

HUB ENERGIA TRANTSIZIOAEragileak

Gaiarekin lotutakopentsamendu eskolak

Energías Renovables fundazioa

«Azeleratu egin nahi dugu energia trantsizioa»

Mezu garbi horrekin aurkezten zaigu Energías Renovables fundazioa. Sektoreko profesional talde batek sortua da, energiari buruz oro har dugun informazio defizit izugarriari erantzuna emateko, eta, bereziki, energia iturri berriztagarrien gaineko informazioa eskaintzeko. Fundazioaren aburuz, informazio gabezia hori ageri da egungo energia eredu jasanezinaren oinarrian.

Informazio gehiago


Energiaren Espainiako Kluba

Erakunde pribatu horren xedea da energiarekin lotutako gaiak hobeto ulertzen laguntzea, solaskide sozialetara zuzenduz. Espainiako zazpi energia konpainia handiak dira kide nagusiak.

Informazio gehiago


Energiaren Behatoki Kritikoa

Gizartearen arazoen analisi erkide baten gainean jakintza maila handia duten ingeniariek sortutako think tanka, sistema demokratikoa eraldatzea eta berroneratzea lortzera bideratua.

Informazio gehiago


Agora Energiewende

Eragin handiko think tank alemaniarra, energia trantsizioaren gaiak jorratzen dituena. Ibilbide orri zorrotzak (oinarri zientifikoz jantziak) eta irisgarriak (ikuspegi politikotik erreparatuta) sortzera bideratua da, trantsizioa Alemanian ez ezik mundu zabalean ere lortzeko.

Informazio gehiago


Funseam

Energia konpainia handiek eta Red Eléctricak 2011n sortutako erakundea da. Iritzia sortzen ez ezik esperientzia trukea sustatzen ere jarduten du, eta gaitasuna du, besteak beste, ideia berriak ekartzeko, baita informazioa eta arduradunekiko harremana hobetzeko ere –erabaki publikoak eta pribatuak hartzeari begira–, dela Espainian, dela nazioartean.

Informazio gehiago


García Brevaren bulegoa

Javier García Breva energia sektoreko txostengilea, aholkularia eta liderra da. Imedia press & market IPM erakundeekin batera, txostenak egiten ditu energia trantsizioa markatzen ari diren gakoen analisi estrategikoa bilduz, eta luze-zabal hedatzen dira komunikabide eta sare sozialetan, ekonomiarako eta gizarterako duten balio eztabaidaezina dela eta.

Informazio gehiago


Jeremy Rifkinen bulegoa

Jeremy Rifkin soziologo, ekonomialari, idazle, aholkulari politiko eta aktibista estatubatuar bat da. Salmenta arrakasta handiko hogei liburu inguru idatzi ditu. Rifkin gizartean erabateko aldaketa bat egitearen aldekoa da, eredu jasangarriagoetarantz jotzeko.

Informazio gehiago

Energia trantsizioko jakintzasareak eta plataformak

CONAMA fundazioa

Klima aldaketaren hainbat alderdirekin lotutako azterlanak eta txostenak egiten dituzte, hala nola mugikortasuna, isuriak…

Informazio gehiago


ECODES

Fundazioak bi lan esparru estrategiko ditu, energiarekin, pobreziarekin eta klima aldaketarekin loturik.

Informazio gehiago


Alternativas fundazioa

Jasangarritasunari buruzko atal bat dauka, baina ez dago energiarekin zehatz-mehatz lotutako dokumenturik.

Informazio gehiago


RMI

Rocky Mountain Institutuak enpresak, erkidegoak, erakundeak eta enpresariak bultzatzen ditu bizkorrago har ditzaten merkatuan oinarritutako soluzioak, eta, haien bidez, modu errentagarrian igaro daitezen erregai fosiletatik energia efizientziara eta energia berriztagarrietara.

Informazio gehiago


Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna

Klimari eta energiari buruzko toki ekintzen munduko mugimendurik handiena da.

Informazio gehiago


Hiri eta Erkidego Adimendunen Europako Berrikuntza Elkartea

Europako Batzordeak babesturiko plataforma garrantzitsu bat da, eta hiri adimendunak eta haietako industriak, ETEak, inbertsiogileak, ikertzaileak eta bestelako eragileak batzen ditu.

Informazio gehiago


Energia Berriztagarrien Networking Plataforma

Plataforma honen helburua da eragileak elkarrekin konektatzea –Europakoak, nazionalak, eskualdeetakoak edo tokikoak–, politika sendoak prestatzeko, eta, hala, 2030erako energia berriztagarriak gutxienez iturri guztien %32 izango direla bermatzeko. Aldi berean, plataformaren xedea da jardunbide egokiak eta trabak zaintzen direla ikustea, bai politika nazionaletan, bai eskualdekoetan.

Informazio gehiago


Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentzia (IRENA)

Gobernuarteko erakunde bat da, eta laguntza eskaintzen die herrialdeei, energia etorkizun jasangarri baterantz igarotzen. Halaber, nazioarteko lankidetzarako plataforma nagusi eta bikaintasun zentro gisa ere jarduten du, baita energia berriztagarrien gaineko politiken, teknologiaren, baliabideen eta finantza ezagutzen gordailu gisa ere.

Informazio gehiago


Klimaren Europako Fundazioa

Berotegi efektuko gas isuririk gabeko ekonomia baterantz igarotzeko munduko liderra da. Egiteko erabakigarria du nazioarteko ahalegin politikoetan, erronka klimatikoari aurre egiteko.

Informazio gehiago


REN21

Energia berriztagarriei buruzko mundu komunitate bat da, esparru zientifikoko, gobernuetako, gobernuz kanpoko erakundeetako eta industriako eragilez osatua. Mugarri, zifra eta analisi eguneratuak eta berrikusiak eskaintzen dituzte, mundu zabalean teknologiaren, politiken eta merkatuen alorrean izandako aurrerapenei buruz. Haren helburua da erabakiak hartzen jarduten duten arduradunek energia berriztagarrietarako aldaketa egitea.

Informazio gehiago


Energia eredu berri baten aldeko Plataforma

Energia eredu berri baten alde egiten duen plataforma. Guztira 460 erakunderen baino gehiagoren babesa du: banakoak, kolektibo sozialak, ingurumen erakundeak, sindikatuak, enpresa erakundeak eta alderdi politikoak. Guztiek ere aldaketa bat defendatzen dute energia ereduan, aurrezkia, efizientzia, energia berriztagarriak eta subiranotasuna oinarri gisa harturik.

Informazio gehiago

Energia trantsiziorakoaliantzak

International Renewable Energy Agency

International Renewable Energy Agency (IRENA) energia berriztagarriaren mundu osoko sustapenerako gobernuz gaindiko erakundea da, Alemania, Espainia eta Danimarkak sortua.


Energia Ikerketaren Europako Aliantza

Aliantzaren Energia Ikerketaren Europako Aliantza (EERA, ingelesezko siglen arabera) helburua da energia teknologia berrien garapena bizkortzea, Europa osoko programetan lankidetza sustatuz. Guztira 27 herrialdetako 175 erakunde baino gehiago biltzen ditu, zeinek baterako 17 programatan parte hartzen baitute. Egiteko garrantzitsua du energiaren alorreko ikertzaileen arteko koordinazioa sustatzen, guztia ere SET Planaren helburuak oinarri harturik, baita teknologia industriara transferitzeko egitekoan ere.


Europako Teknologia eta Berrikuntza Plataformak

Europako Teknologia eta Berrikuntza Plataformak (ETIP, ingelesezko siglen arabera) SET Plana (Strategic Energy Technology) aplikatzen laguntzeko sortuak dira, eta Europar Batasuneko herrialdeak eta gako-esparruetako ikertzaileak batzen dituzte. Merkatuak energia teknologia erabakigarriak hartzea sustatzen dute, finantzaketa, gaikuntza eta ikerketa instalazioak guztientzat eskura ipinita.

Erreminta erabilgarriakerakundeentzat

Erakunde baten karbono aztarna. Irismena 1+2

Energia Trantsiziorako Ministerioaren erreminta. Kalkulagailu honen bidez, samur-samur zenbatetsi daitezke erakunde baten jarduerarekin loturiko berotegi efektuko gas isuriak; barnean hartzen ditu bai zuzeneko isuriak, bai elektrizitate kontsumotik datozen zeharkakoak. Kalkulu horretan, ez dira biltzen 3. irismeneko isuriak.

Horretaz gainera, aukera eskaintzen du hobekuntza plan jakin bat aplikatzeak eragin dezakeen isurien murrizketa zenbatesteko, baita urte desberdinen artean izandako isurien emaitzak alderatzeko ere. Halaber, isurien ratioak ere ematen ditu, zeinak baliagarriak izan baitaitezke magnitude ordenak ezartzeko eta emaitzak hobeto ulertu ahal izateko.

Informazio gehiago


Jardunbide egokien gida, enpresan karbono dioxidoa kudeatzeko

Endesak eta Jasangarritasuneko Bikaintasun Klubak prestatutako gidaren arabera, ezinbestekoa da karbono aztarna zenbaterainokoa den jakitea; hau da, jarduera bakoitzak berotegi efektuko zenbat gas isurtzen duen konpainiaren barruan. Horretarako, hainbat gidalerro ezartzen dira karbono aztarna kalkulatzeko eta kudeatzeko. Hartara, enpresa handiek eta txikiek soluzio jakinak topatu ahalko dituzte isuriak neutralizatzeko.

Jardunbide egokien gida, enpresan karbono dioxidoa kudeatzeko (PDF)


Informazio gehiago Europako eta Estatu Batuetako hirietako
proiektu, programa eta ekimenen gainean:

Bertako Energia eta Klima Plangintzak.5 hiri ikuspegi 2050erako (PDF)