KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO IKASGELA Z Belaunaldiko Tailerrak
Programaren helburua 2030 Agendaren eta ekintza klimatikoaren zabalkundea bultzatzea da, jarduera gamifikatu eta parte-hartzaile baten bidez, Trivial Pursuit formatuan, batxilergoko (1. maila) eta bigarren hezkuntzako (4. maila) ikasleei zuzenduta.
Esperientzia honen bidez, Z belaunaldi honetako gazteek gogoeta egin ahal izango dute garapen jasangarriko helburuak (GJH) lortzeko banaka eta/edo taldean har ditzaketen ekintzei buruz, eta bereziki azpimarratuko dira Fundazioaren jarduera-ildoekin lotura handiena duten GJHak: 13. GJH («Klimaren aldeko ekintza»), 12. GJH («Ekoizpen eta kontsumo arduratsua»), 14. GJH (Itsaspeko bizitza) eta 15. GJH («Lurreko ekosistemen bizitza»).
Aldi berean, osatzen doazen joko eta galdetegietan, erronka global horiei aurre egiteko dituzten kezkak eta proposamenak jasotzen dira.
Tailer bakoitzak ordu eta erdiko iraupena du eta euskaraz zein gaztelaniaz ematen dira. Jokoak eta erronkak euskarri fisiko eta digitalen bidez garatzen dira, jarduera atseginagoa eta bizigarriagoa izan dadin.
Tailer horiek 2020. urteaz geroztik egiten dira, lehen 3 urteetan, Tolosaldeko eta Flandriako gazteekin nazioarteko lankidetza baten esparruan eta ingelesez ematen dira; eta 2022az geroztik, Eusko Jaurlaritzak hautatutako eta diruz lagundutako ekintzetako bat da, 2030 Agenda Euskadin ezagutarazteko eta ezagutzeko sustapenaren esparruan.