•
Naturklimako "Enpresa erronken" 3. edizioa
Naturklimaren Enpresa Erronken III. Edizioan parte hartzeko deialdia argitaratu da gaur GAOn. Epea apirilaren 19an bukatuko da, 23:59an. Bete beharreko eranskinak.
Naturklimako «Enpresa erronken» 3. edizioa.
Gaur argitaratu da GAOn Naturklimaren enpresa-erronketan parte hartzeko deialdia. Esteka honetan kontsulta dezakezu:
Eta baseak:
Ekintzailea bazara edo ekonomia zirkularraren arloan proposamen berritzaileren bat garatu nahi duen ETE bat badaukazu, Naturklimako «enpresa erronkek» aukera ematen dizute zure proposamen berritzailea sustatu eta bultzatzeko, zure enpresa edo proiektuaren erronka zehatz bati erantzuteko, klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruan, baliabideen ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
Naturklimako «enpresa erronken» helburua da Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei laguntzea eguneroko jardunean aurre egin behar dieten erronkei (ekoizpen-prozesuak, produktuen berrikuntza, digitalizazioa, etab.) erantzuten, talentua bilatuz, bai enpresen barruan, bai enpresetatik kanpo; horri esker, lehiakortasuna hobetu dezaten eta negozio ideia berriak azaleratu ditzaten, lurraldean klima aldaketa prebenitzen eta hari aurre egiten laguntzeko.
Proposamen sendoenak (erronka eta konponbidea) planteatzen dituzten 3 enpresek honako hauek jasoko dituzte:
- 15.000 euroko zuzeneko saria, eskudirutan.
- Informatika-postu ekipatua eta espazioa Naturklimaren ekonomia zirkularreko Hub-ean, Fundazioan eskuragarri dauden zerbitzuetarako sarbidearekin: erreprografiak, komunikazioak, Internet, etab., proiektua gauzatu ahal izateko (aukerakoa).
Martxoaren 18an ONLINE INFORMAZIO-SAIO bat egin genuen, zalantza guztiak argitzeko.
Informazio-saio honi dagokion bideoa esteka honetan aurkituko duzue:
"Enpresa-erronkak" informazio-saioaren esteka (2022-03-18)