COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularraren albisteak (2025eko iraila)

Honekin batera doazkizue azken hilabeteko berri garrantzitsuenak

1. argazkia

Jasangarritasun departamentuak eta Irungo Udalak babesleku klimatikoen sare bat sustatuko dute herritarrak bero-boladetatik babesteko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun departamentuak abian jarritako 80.000 euroko dirulaguntzari esker, Irungo Udalak 6.765 euro jasoko ditu hiriko babesleku klimatikoen sarea abian jartzeko. Udalaren babesleku klimatikoen sareak askotariko 30 espazio biltzen ditu dagoeneko: irisgarriak dira, eta herritarrei erosotasun termikoa eskaintzen diete, muturreko tenperaturei aurre egiteko.

Esteka


Gipuzkoak biometanoaren aldeko apustua egin du Zubietan biogasa garbitzeko sistema berri batekin

GHK-k eta GIBISAk gehigarri bat sinatu dute Zubietako Ingurumen Gunean biogasa biometano bihurtuko duen sistema berritzaile bat instalatzeko, Gipuzkoak jasangarritasunean eta trantsizio energetikoan duen lidergoa indartuz.

Esteka


"Gipuzkoak arrakasta du, bere ekonomian zirkulartasunaren aukera ikusten duelako"

Alejando Doradok "Renocicla" programaren garrantzia azpimarratu du, berriztagarrien industria lehiakorragoa eta mendekotasun gutxiagokoa izan dadin.

Esteka

Esteka


Jasangarritasunak 35.000 eurorekin finantzatu du Legazpiko babesleku klimatiko berria

Instalazioa Gipuzkoako babesleku klimatikoen sarean sartzen da, bero-boladen aurrean babesteko, aisialdirako eta osasunerako gune gisa.

Esteka


Bizkaiko Golkoko urak munduko batez bestekoaren bikoitza abiaduran berotzen dira

Naturklimaren itsasoko eta kostaldeko azken txostenak ohartarazten du euskal kostaldea «berotze-tasa handi eta ezohikoen» eraginpean dagoela.

Esteka


Cidetecek egoera solidoko baterien prototipoak diseinatzen ditu, automobilgintzarako seguruagoak direnak

Proiektua VEC perteak babesten du.

Esteka


Emaus Urnietan: ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromisoaren urtea

Igarategiko zentroan altzariak eta tresna elektroniko eta elektrikoak berrerabiltzen ditu.

Esteka


IA: klima-aldaketak "bero-boladetan" duen eragina aztertzeko tresna indartsua

Esteka


Antxon Olabe: «Klima-hondamendi larriagoetarako prestatu behar gara» Ingurumen-ekonomialaria

Aditu eibartarra kezkatuta dago «Euskadiko herri eta hirietan 42 graduko maximoak lortu direlako».

Esteka