COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Erreportajea: SEIGARBOST

1. argazkia

SEIGARBOST, S.L., Donostia. Hiri-hondakinen edukiontzien erabilera kontrolatzeko sistemak egiten eta kudeatzen ditugu.

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

2013. urtean ekin genion proiektuari, Alde Zaharrean eta Erribera eta Loiola auzoetan lehen edukiontziak ipiniz.

Bezeroek gero eta eskaera handiagoa egiten zutela ikusi genuen, eta egiaztatu genuen teknologia ez zegoela merkatuaren eskakizun berrietara egokituta, eta horrek gure softwarea garatzera eraman gintuen.

Zein motatako produktuak egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Sarrailak metalezkoak eta plastikozkoak dira.

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Gure bezeroen eskura kudeaketa-tresna eraginkorra jartzen dugu, hondakinak jatorrian bereizteko tasak handitzen laguntzen duena, eta, hala, EBak eskatutako birziklatze-helburuak betetzen laguntzen duena.

Zenbaterainoko garrantzia du I+G+b alderdiak zuen erakundean?

Orain arte, gure baliabide gehienak I+G+Bri esleitu dizkiogu, proposatu diguten eredu bakoitzari egokitutako edukiontziak ixteko sistema propioak diseinatu baititugu, eta, aldi berean, urruneko sarrailak kudeatzeko berariazko software bat eta datuak eta txostenak kudeatzeko plataforma bat garatu ditugu.

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Sarrailek behar duten energia eguzki-plaka integratuen bidez kudeatzeko sistema. Era guztietako edukiontzietara egokitu daitekeen itxitura-sistema eta hodeian dagoen kudeaketa-plataforma propioa (SaaS soluzioa).

Zuen ustez zer behar da ekonomia zirkularra sendotu dadin oro har, eta, bereziki, Gipuzkoan?

Ekonomia zirkularraren erronka berriei irtenbideak bilatzen dituzten enpresa berritzaileei laguntzen jarraitzea. Lorpenen berri ematea.