• KIDE ELKARRIZKETAK
Gk Recycling Erreportajea: COMETEL RECYCLING
Cometel Recycling Solutions industria-sektorean lanean ari zen Cometel Taldeko enpresa gisa jaio zen, batez ere automotrizitatearen adarrean.
Elgoibar auzoan gaude, Albitxuri 8 poligonoan.
Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?
Birziklatze-sektoreko pertsona batek eragiten zigun bultzadaren ondorioa da proiektua. COMETELen jarduera zein zen bazekienez, sektorera proiektu erronkazale batekin hurbiltzera gonbidatu gintuen.
Ordutik, enpresa garatzen eta hazten joan da, bai birziklatzaileei eta bai galdaketei konponbideak giltza eskura eman ahal izateko.
Zein motatako produktuak fabrikatzen dituzue?
Metalezko txirbilak tratatzeko instalazio osoak fabrikatzen ditugu (birringailuak, zentrifugagailuak, bereizgailu magnetikoak eta briketa-makinak).
Gainera, giltza eskurako proiektuak egiten ditugu edarien UBC latak garbitzeko eta aurrez tratatzeko.
Birziklatze-sektorean beharrezkoak diren era guztietako garraiagailuak ere egiten ditugu. Garraiagailu dardarkariekin eta bibrazio bidezko bereizketa-ekipamenduekin osatu ditzakegu, gainera.
Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?
Enpresa birziklatzaileek beren material birziklagarriak ondoren birziklatzeko presta ditzaten laguntzen dugu; esate baterako, metalezko txirbilen tratamenduan, galdategietan keak eta zepak sortzea saihesten dugu, tratamenduan zehar metalezko txirbilei atxikitako olioak ezabatuz.
Azken finean, material birziklagarriak behar bezala bereizten eta garbitzen laguntzen dugu, urtzeko orduan hain kutsatzaileak izan ez daitezen eta, gainera, tona bakoitzeko errendimendu handiagoa lor dadin.
Zenbaterainoko garrantzia du I+G+b alderdiak zuen erakundean?
Funtsezkoa da: oraina eta, batez ere, etorkizuna markatzen digu. I+Grik ez duen gurea bezalako enpresa batek ez du etorkizunik. Etengabe eboluzionatu behar dugu, ez soilik gure bezeroentzako produktu berriei dagokienez, baizik eta lehendik daudenen hobekuntzari dagokionez ere bai.
Premisa beti da bezeroari entzutea eta sektoreko hurrengo urratsak zein izango diren jakitea, behar dituzten eta hobeto birziklatzen lagunduko dieten produktuak garatu ahal izateko eta mozkin bat lortu ahal izateko.
Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?
Izen bat lortu dugu birziklatzearen sektorean; gure negozio-zifrak nabarmen eboluzionatzea lortu dugu azken urteotan, eta, batez ere, mundu-mailako bezeroengana iristea hainbat herrialdetan, bere lanarekin oso konprometituta dagoen talde txiki bati esker.
Azpimarratu behar da, baita ere, giltza eskurako proiektuak egin ditugula –duela urte batzuk pentsaezinak–, beste fabrikatzaile batzuekiko lankidetzari esker, noski. Baina bezeroari konponbide bateratua emanez COMETEL RECYCLING markapean.
Zer uste duzue behar dela ekonomia zirkularra oro har sendotu dadin, eta bereziki Gipuzkoan?
Batez ere, legeak egin behar dira ekoizlearengandik hasita. Birziklagarriak ez diren edo birziklatzen oso zailak diren produktuak fabrikatzen baditugu, ez da birziklatze-tasa alturik lortuko.
Gipuzkoan oso ondo egiten ari dira gauzak. GK Recycling-ek ikusten du erakunde guztiek sektorearen bilakaeraren alde duten konpromisoa, funtsezkoa baita arlo publikoaren eta pribatuaren arteko bat-egitea konponbiderik onenak aurkitzeko, gure ikuspuntu desberdinekin. Aldi berean, Naturklima bezalako erakundeak laguntza eta bateratze-guneak dira sektorea osatzen dugun enpresontzat.