COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Erreportajea: BILIBIN

Enpresaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...):

Bilibin Circular ekonomia zirkularreko aholkularitza-kooperatiba da, eta enpresei jasangarritasunerako trantsizioa egiten laguntzen die nagusiki. Horeca Zinematografia eta Industria sektorerako lan egiten dugu, baina merkatu-nitxoak zabaltzen jarraitzen dugu.

2019an enpresa sortu zenetik, metodologia propio eta sortzaileak sortzen ditugu, lan egiten dugun nitxoetan konponbideak emateko. Gaur egun, digitalki sortutako tresna batzuk egokitzen ari gara, enpresa gehiagori laguntzeko eta sortzen dugun eragin positiboa handitzeko asmoz.

Enpresa sozial gisa, gure talderako ingurumen-jasangarritasunarekin konpromiso handia duten pertsonak bilatzen ditugu, eta, hortik abiatuz, erakundearen barruan pertsonak haz daitezen lan egiten dugu. Bilibin Circular-ek diziplina anitzeko taldea du: ingeniariak, produktu- eta zerbitzu-diseinatzaileak, EAZeko pertsonala eta serieko ekintzaileak.

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

Dawamoru Fernández (ekintzaile hutsa) eta Aitor San Francisco (orduan industria-ingeniaria eta gaur egun doktorea ekonomia zirkularrean eta proiektu-kudeaketan) elkartzetik sortu zen proiektua 2019ko martxoan. Lehen proiektua 2019an izan zen, Emaús Fundazio Sozialerako, eta, bertan, etxean erabiltzen genuen zero waste metodologia eskatu ziguten, enpresari egokitua. Hortik hona, metodologia hori egokitzen joan gara, zerbitzu propio bihurtu arte (Zero Skan izenekoa).

Ekonomia zirkularrean jartzen dugu arreta berezia, gure konpromiso-maila eta balio jasangarriengatik, ekarpen handia egin daitekeen eremu potentzial bat dela uste dugulako eta aurreko gure ibilbide profesionalarengatik.

Zer produktu-mota egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Lehen esan dugun bezala, aholkularitza-enpresa gara, zerbitzu-enpresa, eta, beraz, ez dugu lehengairik erabiltzen. Sortutako hondakinak prebenitzen eta murrizten, zirkulartasun-alternatibak bilatzen edo enpresa baten zirkulartasun-maila neurtzen lagunduko duten metodologiak sortzen ditugu.

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Uste dugu oraindik asko dagoela egiteko ekonomia zirkularrean eta beste hainbat sektoretan. Ez dugu esan nahi esparru birjina denik, baina uste dugu oraindik ibilbidea duela heldutasunera iritsi arte. Enpresei ekonomia zirkularreranzko trantsizioa modu arin eta sortzailean egiten laguntzen dien pieza nagusia izan nahi dugu. 

Gure ingurumen- eta gizarte-balio nagusia erakunde eta enpresei laguntzea da, ekonomia zirkularrak eragiten dituen aldaketak uler ditzaten eta haietara egokitu daitezen. Bilibin Circular-en uste dugu etorkizuna, izatekotan, zirkularra izango dela. Gainera, kooperatiba gisa konpromiso soziala daukagu, bai langileekiko, bai kanpora begira, eta hori enpresaren kulturaren barruan ongizateari ematen diogun garrantzian islatzen da. Horretaz gain, hori guztia gure bezeroei transmititzen diegu, GEK oro erakundearen barrutik hasten dela integratuz.

Zein garrantzi du I+G+b-k zuen erakundean?

I+G+b-ri dagokionez, esan daiteke modu organikoan gauzatzen dugula. Merkatuko joeren berri dugu, haiek gure lan-kulturara egokitzeko eta merkatuan nola gauzatzen ditugun ikusteko. Adibidez, Zero Skan, gure metodologia, hainbat bezerorekin aplikatzen hasi ginen, eta apurka hura eraldatzen joan gara, finduz eta bezeroekin estrategia pibotatuz, eta, gaur egun, digitalizatzeko puntura iritsi gara.

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

2021 urte indartsua izan da, eta proiektu nahiko handiak egin ahal izan ditugu; horri esker, taldea hazi eta gehiago profesionalizatu da, eta gure bulego propioetan aritzeko aukera izan dugu. Garatutako proiektuen artean, Sinnplerekin batera egin duguna nabarmendu nahi dugu: jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan enpresen eta GK Recycling klusterraren egoera neurtu dugu. Eusko Jaurlaritzaren Basque Green Film-en idazkaritza teknikoa adostu dugu, sektore zinematografikoari jasangarriago izaten laguntzeko; gainera, Señor y Señora ekoiztetxeari laguntzen ari gara, lehen zero waste film luze zirkularra egin dezaten, eta Tolosaldeko hainbat enpresari laguntza eskaini diegu beren egoera zirkularra eta abian jartzen ari diren ekintza-neurriak aztertzeko.

Barne-proiektu gisa Zero Skan-en digitalizazioa nabarmendu nahi dugu, Naturklimaren sariaren laguntza paregabearekin.

Zer uste duzue behar dela ekonomia zirkularra oro har sendotu dadin, eta bereziki Gipuzkoan?

Ekonomia zirkularra sendotzea hura aplikatzearen ondorioa izango da, hau da, gero eta enpresa eta lurralde zirkular gehiago egotearen ondorioa. Gogoratu izan mundu mailan ekonomia zirkularra enpresen % 10 inguruan aplikatzen dela eta, beraz, lan handia dagoela oraindik egiteko. Gipuzkoari dagokionez, badakigu oso kontzientziatutako lurraldea dela eta oso ondo aurreratzen ari dela zirkulartasunaren arloan, baina enpresa askok ekonomia zirkularrarekin bat egin eta sentsibilizatu behar dute.