•
Gipuzkoak deskarbonizazioan aurrera egiten du 65 enpresa eta 300.000 euroko konpentsazioaren bitartez
Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak hiru urte daramatza emisioen konpentsazioa bultzatzen, 30.000 tona CO2 baino gehiago konpentsatuz eta lurraldean zortzi azpiegitura berde garatuz.

José Ignacio Asensio: “Ekarpen bakoitza inbertsio bat da etorkizunerako eta gure lurraldearen erresilientziarako. Parte hartzen duten enpresa eta erakundeek erakusten dute jasangarritasuna ez dela soilik erantzukizun bat, baizik eta Gipuzkoa berdeago eta erresilienteago bat lortzeko aukera”.
Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsa klima-aldaketaren aurkako borrokan tresna erabakigarri gisa sendotzen ari da. Bere hirugarren urtea betetzean, Naturklimak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuak sustatutako programak 2022an abian jarri zenetik beren karbono-aztarna konpentsatu duten 65 enpresa eta erakundeen lana aitortu du.
Ordutik, Funtsak sektore askotako entitateen atxikimendua lortu du, eta 30.000 tona CO2 ekibalente baino gehiago konpentsatu dira. Azken urtean bakarrik, parte hartu duten erakundeek ia 10.000 tona CO2 konpentsatu dituzte, Gipuzkoako ekonomiaren deskarbonizazioari lagunduz. Horrez gain, borondatezko ekarpenen bidez, dagoeneko 300.000 euro baino gehiago bildu dira, eta orain arte zortzi azpiegitura berde eta ekosistema-berreskuratzeko proiektu gauzatu dira lurraldean.
Jasangarritasuneko foru diputatuak, José Ignacio Asensiok, parte hartu duten enpresen ahalegina nabarmendu du eta Funtsaren bidez finantzatutako proiektuen garrantzia azpimarratu du. Horien artean, Azkoitiko Jausoroko klimaren babeslekua nabarmendu du, non abandonatutako eremu bat berreskuratu eta itzaleko gune bihurtu den herritarrak tenperatura altuetatik babesteko. Era berean, Arrasaten ekosistema-zerbitzuak berreskuratzeko proiektua aipatu du, udalerriko 12 kokapenetan basoak eta larreak sortuz.
Etorkizun jasangarriaren aldeko konpromiso kolektiboa
Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsa neutraltasun klimatikoaren aldeko konpromiso kolektiboaren erreferente bihurtu da. “Ekarpen bakoitza inbertsio bat da etorkizunerako eta gure lurraldearen erresilientziarako. Parte hartzen duten enpresa eta erakundeek erakusten dute jasangarritasuna ez dela soilik erantzukizuna, baizik eta Gipuzkoa berdeago eta erresilienteago bat lortzeko aukera bat”, adierazi du Asensiok.
Aurten aitortutako 47 enpresak sektore askotakoak dira, hala nola aholkularitza, eraikuntza, industria, elikadura, garraioa eta teknologia. Hauek dira:
- Aholkularitza eta Ingeniaritza: Infinite Fork, KNG, Sinnple Consultores e Innovación Social S.L., GISMA ASESORAMIENTO S.L., KREAN S. COOP., GIROA, SUTARGI.
- Eraikuntza: Talleres Flujoma S.L., ASFALTIA S.L., Campezo Obras y Servicios S.A., Urdinberri, HABIC, ONDARRETA.
- Elektrizitatea eta Elektronika: DINUY S.A., GABYL GIPUZKOA, SALTO SYSTEMS, OJMAR S.A., EUSKABEA.
- Ikus-entzunezkoak eta Komunikazioa: APELLANIZ DE SOSA SL, NOSOTROS LA PELÍCULA AIE, ZINEMALDIA, En clave de Sol, Señor y señora, Montai.
- Erakundeak: Fomento San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentua, Naturklima, ROTARY, GBC, REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL.
- Zerbitzuak, Garraioa eta Turismoa: CEI Formación y Asesoramiento, CEI Prevención, Garbera, Urbistondo, Olarain, Denok Alai, Adorelan, EKIALDEBUS.
- Industria: Plásticos Pardo SL, SILAM, ALMETAC, EMAN, GEURIA.
- Zentro Teknologikoak: VICOMTECH, TECNALIA.
- Elikadura: UVESCO, CASA ECEIZA.
Halako ekimenei esker, Gipuzkoak bere konpromisoa berretsi du klima-ekintzarekin eta irmoki aurrera egiten du emisioen neutraltasuna lortzeko bidean.