COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     AUKERA

Ekonomia zirkularreko Jardunbide Egokien Katalogoa

Berriki, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Ekonomia zirkularreko Jardunbide Egokien I. Katalogoa argitaratu du.

1. argazkia
Buenas practicas economia circular

Katalogoaren helburua da ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-eragile desberdinak praktikan jartzen ari diren ezagutza eta esperientzia-emaitzak partekatzea eta beste eragile batzuei transmititu eta eskalatu ahal izatea. Horrela, lankidetzarako gune bat sortuko da, aliantzak eta berrikuntzaren aplikazioa sustatuz.

Lehen deialdi honetan, ekonomia zirkularreko 270 jardunbide egon dira. Haietatik, Ekonomia Zirkularreko 42 Jardunbide Egoki hautatu dira guztira. Horiek EZJEen I Katalogoan sartuko dira, eta, horrela, interesa duten enpresen eta herritarren esku geratuko dira, erreplikagarritasuna errazteko.

Era berean, Ekonomia Zirkularreko Zuzendariordetza Nagusia EZko Jardunbideen Adibideen datu-base bat lantzen ari da, eta bertan jasoko dira EZJEen I Katalogoan hautatu ez diren ekimen guztiak.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, deskargatu hemendik

OROIGARRIA: EZJEen 2. deialdia

Ekonomia zirkularrari buruz eskura dagoen informazioa hobetzeko konpromisoarekin jarraituz, EZZNk martxan jarri du EZJEen II. Katalogoa. Lehen edizioan bezala, EZren inplementazioan modu eraginkorragoan laguntzen duten jarduketak bilduko ditu, interesa dutenek esperientzia horien onurak jaso ahal izan ditzaten eta horrela trantsizioarekin bat egin dezaten.

Hautagaitzak aurkezteko, datu-bilketarako txantiloi (edo fitxa) bat emango da. Jarraibideen arabera bete beharko da, eta argazki batekin (gutxieneko kalitatea 2048x1536 px -3 Mpx-, .jpg edo .png formatuan) eta jarduketa azaltzeko garrantzitsua dela uste den beste edozein informaziorekin batera bidali bzn-eeec@miteco.es helbidera.

EZJEen harrera-epea 2021eko ekainaren 1era arte egongo da zabalik.

Honi buruzko informazio guztia esteka honetan aurkituko duzu

Joan den 2021eko martxoaren 24ko GK Recycling jardunaldian azaldu genuen bezala, GK Recycling-eko enpresa bazkide guztien eskura geratzen da NATURKLIMA, Ekonomia zirkularreko Jardunbide Egokien Katalogoaren bigarren deialdi honetarako hautagaitzak aurkezteari dagokionez behar duzuen edozein kontsulta edo laguntzatarako.