•
Ekonomia zirkularreko jardunbide egokiak merkataritzan
Honekin batera doazkizue azkenengo hilabetean aurkitutako jardunbide egokiak (nazionalak eta nazioartekoak)
Grover Alemaniako enpresa bat da, 2015. urtean sortua, eta lineako harpidetza-plataforma bat garatu zuen produktu teknologikoak alokatzeko, hala nola ordenagailuak, telefonoak/tabletak, ekipo eramangarriak, kamerak, bideo-jokoak, audio- eta musika-produktuak. Produktuak denda txikietan eta handietan saltzen dira , besteak beste, Media Markt, Gravis, Conrad, etab.
Inditex arropetan kotoia, artilea eta poliester birziklatua sartzen hasi da. Produktu hauek ur, energia eta baliabide natural gutxiago kontsumitzen dute. Halaber, sortutako kotoi-hondakinetik abiatuta zuntz berriak garatzen ari da enpresa.
Bert van Son-ek, modaren munduan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen holandarrak, sortu zuen ehun-gai birziklatuak erabiliz (%92 arte) galtza bakeroak ekoizten dituen konpainia honek. Gainera, berritasun nagusi gisa, galtza bakeroentzako ‘leasing’ zerbitzua eskaintzen du, non urtebete igaro ondoren, bere jabe izatera pasatzen zarena.