COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Ekonomia zirkularreko jardunbide egokiak merkataritzan

Honekin batera doazkizue azkenengo hilabetean aurkitutako jardunbide egokiak (nazionalak eta nazioartekoak)

1. argazkia

Sport Conrad (Alemania).

2023ko Alemaniako Jasangarritasun Sariko finalista, "Sport Conrad Mountain Path" deitutako estrategia garatu du. Iraunkortasunaren ibilbide-orri honen helburua karbono-aztarna % 70 (1. eta 2. irismena) eta % 50 (3. irismena) murriztea da 2030aren amaierarako (2019ko oinarri-urtearekin alderatuta). Gainera, saltoki alemaniar hau bere hornitzaileek produktuen birziklagarritasuna handitzea bultzatzen ari da hainbat ekimenen bidez, hala nola Teknikaren "Recycle Your Boots", Scotten "Goggle Recycling" eta Doghammerren "Ski Skin Upcycling".

Interface (Erresuma Batua).

Moketa-fabrikatzaile honek 2020an zero ingurumen-inpaktua lortzea lortu zuen, hondakinak eta energia-kontsumoa murriztuz eta bere produktuetan birziklatutako materialak integratuz. Era berean, moketa-lauza zaharrak bildu eta birziklatzeko mekanismo bat sortu zuten, lauza berriak sortzeko erabiliz.

Es Fum jatetxea (Espainia).

Hotel St. Regis Mardavall Mallorca Resort-eko jatetxeak ingurumen-iraunkortasunaren ikuspegi sakona eta tokiko baliabidearekiko erabateko errespetua ditu ezaugarri. Elikagai-hondakinak eta hoteleko lorategikoak berrerabiltzen dituzte konposta sortzeko. Konposta hornitzaileek erabiltzen dute beren produktuak ekoizteko, berriro hotelera itzuliz. Blockchain teknologiari esker, produktuaren informazio guztia, sortutako konpost kantitatea, saihestutako karbono aztarna, etab. eskuragarri daude bisitarientzat.