COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     Z BELAUNALDIKO

Z belaunaldia eta aldaketa klilmatikoa

Naturklima eta Ingurumeneko Departamentua gazteekin elkartu dira klima aldaketaren arazoa aztertzeko eta haien proposamenak jasotzeko.

Jardunaldiak helburutzat du, besteak beste, ezagutzea “Z belaunaldiko” gazteek nola hautematen duten klima aldaketaren arazoa, Mónica Pedreirak, Gipuzkoako Ingurumen zuzendariak ireki du jardunaldia eta proiektu iraunkorrak sustatzeko lan-eremu eta lankidetza esparruak sustatzearen garrantzia azpimarratu ditu: “Lurraldeen eta hirien etorkizun iraunkor bat definitzeko beharrezkoa da datozen urteetarako bide-orri bat garatzea, eragile guztien ikuspegia, gazteenena barne, aintzakotzat hartzen dituena”.

Ondoren, Naturklimako zuzendari teknikoa den Xabier Estebanek hartu du parte eta bere interbentzioa Naturklimaren jarduera-ildo nagusietako bi partekatzean ardaztu du: Klima Aldaketaren Behatokia eta Ekonomia Zirkularraren Hub-a. “Mota honetako ekimen publikoen garrantzia eta beharra helaraztea da gure asmoa, sektore pribatuarekin eta gizartearekin lankidetzan, Lurralde mailan klima aldaketari eta egokitzapenari dagokionez ekintza konkretuak bideratzeko”.

Goiza amaitzeko, tailer bat egin da parte-hartze dinamika batekin. Jasotako proposamenak Ingurumen Sailak aztertuko ditu aldaketa klimatikoren arloan aurreikusitako ekintza-planetan eta sentsibilizazio-kanpainetan sartzeko.