COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     NATURKLIMAKO «ENPRESA ERRONKEN» 4. EDIZIOA.

Naturklimako «Enpresa erronken» 4. edizioa.

Naturklimaren Enpresa Erronken IV. Edizioan parte hartzeko deialdia argiratu da gaur GAOn. Epea uztailaren 10ean bukatuko da, 23:59an. Bete Beharreko eranskinak

1. argazkia

Naturklimako «Enpresa erronken» 4. edizioa.

 

Gaur argitaratu da GAOn Naturklimaren enpresa-erronketan parte hartzeko deialdia. Esteka honetan konsulta dezakezu:

GAO

 

Eta baseak:

GAO Baseak

 

Ekintzailea bazara edo ekonomia zirkularraren arloan proposamen berritzaileren bat garatu nahi duen ETE bat badaukazu, Naturklimako «enpresa erronkek» aukera ematen dizute zure proposamen berritzailea sustatu eta bultzatzeko, zure enpresa edo proiektuaren erronka zehatz bati erantzuteko, klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruan, baliabideen ekonomia zirkularraren ikuspegitik.

Naturklimako «enpresa erronken» helburua da Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei laguntzea eguneroko jardunean aurre egin behar dieten erronkei (ekoizpen-prozesuak, produktuen berrikuntza, digitalizazioa, etab.) erantzuten, talentua bilatuz, bai enpresen barruan, bai enpresetatik kanpo; horri esker, lehiakortasuna hobetu dezaten eta negozio ideia berriak azaleratu ditzaten, lurraldean klima aldaketa prebenitzen eta hari aurre egiten laguntzeko.

Proposamen sendoenak (erronka eta konponbidea) planteatzen dituzten 3 enpresek honako hauek jasoko dituzte:

  • 15.000 euroko zuzeneko saria, eskudirutan.
  • Informatika-postu ekipatua eta espazioa Naturklimaren ekonomia zirkularreko Hub-ean, Fundazioan eskuragarri dauden zerbitzuetarako sarbidearekin: erreprografiak, komunikazioak, Internet, etab., proiektua gauzatu ahal izateko (aukerakoa).