• NATURKLIMAKO «ENPRESA ERRONKEN» 5. EDIZIOA.
Naturklimako «Enpresa erronken» 5. edizioa.
Naturklimaren Enpresa Erronken V. Edizioan parte hartzeko deialdia argiratu da gaur GAOn. Epea ekainaren 14ean bukatuko da, 23:59an. Bete Beharreko eranskinak
Naturklimako «Enpresa erronken» 5. edizioa.
Gaur argitaratu da GAOn Naturklimaren enpresa-erronketan parte hartzeko deialdia. Esteka honetan konsulta dezakezu:
Eta baseak:
Ekintzailea bazara edo ekonomia zirkularraren arloan proposamen berritzaileren bat garatu nahi duen ETE bat badaukazu, Naturklimako «enpresa erronkek» aukera ematen dizute zure proposamen berritzailea sustatu eta bultzatzeko, zure enpresa edo proiektuaren erronka zehatz bati erantzuteko, klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruan, baliabideen ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
Naturklimako «enpresa erronken» helburua da Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei laguntzea eguneroko jardunean aurre egin behar dieten erronkei (ekoizpen-prozesuak, produktuen berrikuntza, digitalizazioa, etab.) erantzuten, talentua bilatuz, bai enpresen barruan, bai enpresetatik kanpo; horri esker, lehiakortasuna hobetu dezaten eta negozio ideia berriak azaleratu ditzaten, lurraldean klima aldaketa prebenitzen eta hari aurre egiten laguntzeko.
Proposamen sendoenak (erronka eta konponbidea) planteatzen dituzten 3 enpresek honako hauek jasoko dituzte:
- 15.000 euroko zuzeneko saria, eskudirutan.
- Informatika-postu ekipatua eta espazioa Naturklimaren ekonomia zirkularreko Hub-ean, Fundazioan eskuragarri dauden zerbitzuetarako sarbidearekin: erreprografiak, komunikazioak, Internet, etab., proiektua gauzatu ahal izateko (aukerakoa).